Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama ospetsu eta beti Birjina Maria txit dohatsuari; Mikel, Gabriel eta Rafael dohatsuei eta espiritu dohatsuen talde guztiei: serafin, kerubin, ahalmen, nagusi, aginte, botere, indar, aingeru eta goiaingeruei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.
Serafinek aingeruen korurik gorena osatzen dute. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.
Kerubinen gozamena eta serafinen kantua. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.
Gorenean, serafinak dena irudi batean begiratzen du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.
Hartan, Serafin bat ikusi zuen zeru goienetik jaisten, suzko sei hego distiratsu zituela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.
Berebiziko poz-alaitasuna sentitzen zuen, ikusten baitzuen zein aurpegi onbera eta atseginez begiratzen zion neurrigabeko edertasuna zuen serafinak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.
Estasian geratu zen, begiak zabalik kerubinak eta serafinak ikusten ari balitz bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 121. orr.
Gainera asko harritzen zen horrelako ikuskari miresgarri eta ezohikoarekin, bai baitzekien nekaldiko ahulezia ez zetorrela bat serafin-espirituaren hilezkortasunarekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1090. orr.