Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sepultura iz hilobia.
Gure memoria historikoan eta autokontzientzian, guk ez daukagu piramiderik eta tenplu galantik, trikuharri eta sepultura galdu batzuk mendietan apal-apalak bakarrik dauzkagu hasieran, orgabidezko historia mehar neketsu luzea gero. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 224. orr.
Letra gabeko aisia, deus eztakienaren alferkeria, gizon biziaren hobia da eta sepultura. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.
Sepulturetako kiratsa aditzen dut bazter guztietan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.