Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Sebastian martiriaren nekaldiari buruzko estanpa sepia bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Begiratu eta ohartzen gara ze arrotza den irudia, ze ohitura arraroak genituen iraganaren herrialde sepian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 340. orr.
Gogoratzeko, hortxe ditu argazkiak; eurotan dira Pako eta Duñabeitia, sepia koloreak nekez baina hortxe jaso duen Karibe itsasoko argitasunean brankara begira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 252. orr.
Auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.
Sepia kolorez margoturik ageri zen zeru urdinaren gainean Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Bazen sepia koloreko argazki eskerga bat, Templeren aitonak North Dakotako Grandin herrian 1880an zuen etxaldearena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.
Baita sepia koloreko hainbat argazki ere, zinta beltz batez lotuak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 65. orr.
Mr. Zucher ikusi zuen sepia-koloreko laino apartsu batean, ahate-ibilkeraz, ate birakarietatik irteten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.
Gorago argazki sepia-koloreko batek betetzen du alderik alde horma. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.