Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da haatik lehen aldia txetxeniar separatistek beren burua erakusten dutela holako jokoetan. Herria 2004-02-12
Egunkaria dela atentatu separatisten beldurra suspertzen ari dena. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 21. orr.
Broussain, Constantin, Mendiboure, Dourisboure eta mediku gazte zenbaitek, berriz, alderdi separatista baten antolatzeaz izan zuten solas, Sabino Arana Goirik Hegoaldean ireki bideari pentsatuz. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 115. orr.
Kaxmirko talde separatistetako buruzagiekin bilduko da Singh. Berria - Mundua 2006-05-02
40 urtez borrokan aritu ostean, «euskal talde separatistak» su-eten iraunkorra iragarri duela nabarmentzen du telebista arabiarrak. Berria - Harian 2006-03-23
Horretaz gain, «euskal mugimendu separatistarekin» zer harreman duen ere galdetu zioten. Berria - Kultura 2006-03-29
Ez dago oso argi zertarako: "ideia separatistak" ezeztatu, eta aurka egiteko asmoarekin seguru asko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 23. orr.
Laboristek esan dute independentzia eskaera «ezinezko amets separatista» dela: Gales independenteak EBtik dirua jasotzeari utziko liokeela eta 50.000 lanpostu galduko liratekeela. Berria - Mundua 2004-06-10
«Apeta separatistei» aurre eginen diela. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
Bera zinegotzia zelarik (73-79), kabroi separatista horien trapu zikina bere kabuz Udaletxean jarri zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 48. orr.
Francoren hitzetan, komunistek eta separatistek galdua zuten guda. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 154. orr.
Marxistak, separatistak eta masoiak euren gordeleku siniestroetan sartuta zeudela eta gogor egin behar zela. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 80. orr.
Separatisten atzaparretatik salbatu gaitu sarritan. Berria - Kultura 2004-09-03
Gehienetan Bretainia eta Euskal Herria ere talde berean sartzen dituzte, hala nola «nazionalisten», «erregionalisten» edo «separatisten» zerrendan. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
-Zer harremon mota eduki izan duzue separatista euskaldunok iraultzaile greziarrekin? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 182. orr.
Separatista zikin zerria! Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.
Gudarien amenaza gorri separatistak alde egin ondoren, ez zen kalean inor geratu, ateak itxi, leihoak zarratu, ordu erdi inguruan geure moduko mutiko batzuk ibili ginen bakarrik kale hustuetan gora eta behera. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 78. orr.
Eskolako liburuetan Francoren argazkiak agertzen ziren eta gorri separatisten aurkako garaipenak ikasi behar zituen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 168. orr.
Gorri-separatisten izutik ihesi zihoala, istripu zoritxarreko bat izan, eta hanka hautsi zuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.
BECen gorri separatisten zelatan dabiltzan bitartean, txerritxoak gorriak ikusten ari dira burtsan. Berria - Ekonomia 2006-01-14
atentatu separatisten beldurra (4); gorri separatisten (3); separatisten beldurra (4)