Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han, Herder biziki gogoratzen duen ikuskari batean, ez separatismoz, baizik herrien askatasunaren garapen naturalez, gainditua gaurko liberalismo jakobinoa ere, Euskal Herriaren independentzia ikusten zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.
Aurrerantzean, Espainian separatismoaren alde egiten zuenari estatuaren kontrako errebeldia ekintza bultzatzaile izatea leporatuko zioten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.
Geroztik, nazionalismoek eta separatismoek etengabe baldintzatu dituzte gertakariak. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
ETAren helburu politikoak, beraz, askatasun nazionala, independentzia, eta separatismoa baino haratago doaz. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 126. orr.
Euskal nazionalismo berri bat sortu behar zen aranismo eta separatismotik harantzago, Europa federal batean bilatu behar zen Euskadiren tokia, muga nazional guztien gaindi internazionalismo sozialista baten aukera ikusi behar zen urrunean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.