Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentsual 1 izond zentzumenek eraginiko sentipenei dagokiena.

Harrizko zutabeekin halako ukimenezko harreman sentsuala izan ostean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

Sexua da sentimendu, nahi eta desio horren adierazpen fisikoa, materiala, sentsuala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 174. orr.

Amodio sentsual bat, fisikoa, ia lizuna, uholdea nola, musika-gela osoan barreiatu zen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

Adimenaren plazer oro, edo aintza da (hau da, norberaren izen ona), edo, azken batez, aintzari dagokio; beste guztia sentsuala da edo sentsualera darama, eta komenientziaren izenpean sarturik dago.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 62. orr.

Hori guztia sexuala edo sentsuala den berdin dio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

2 sexuaren plazerekin lotua dagoena; plazer horiek eragiten dituena.

Literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek... horrek guztiak Venezia sentsual baten irudia eraiki du.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Montse sentsuala zen, limurtzailea zen, lizuna zen, fantasia bera zen... eta, batez ere, jolastu egiten zuen, eta jolasarekin liluratzen ninduen, egiatik haratago, baina baita gezurretik haratago ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 164. orr.

Nahita aukeraturiko jarrera zen, sentsuala oso, gorputzaren lerdentasuna erakusteko aukeratua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Bazen zerbait sentsuala, eta morbosoa batera, eszena hartan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.

Orain bizkarraren gainean zetzan, lasaiturik, ezti eta sentsuala, eguzkitan berotzen ari den bainulari baten biluztasun utziarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.

Irrika sentsualak hain diziplina gogorrez zentzatzen zituen, ez baitzuen jaten naturari eusteko behar-beharrezkoa baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

Haien laztan samurraren gozamen sentsual gozagarria dastatzen denean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.

Neska beltzaran sentsual bat zegoenean begiak kolore desberdinekoak zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Erdilunpetan gelditu ginenean, musika sentsual bat jarri zuten platoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.

70. urtebetzean atera duen diskoko singela Cohenen sustraietara itzulera bat da, abesti sentsual eta zintzoa.  Berria - Kultura   2004-10-26

Segidan, ezpainak belarrian ipini eta, ahots tonu isil eta sentsual batez, halaxe esan zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 181. orr.

Begirada urdin, ezpain sentsual eta su itzalezineko ofizialaren aurrean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

3 irud/hed

Dutxatik irten zenerako italianak etxe osoan zehar barreiatua zuen kafearen usain sentsuala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus