Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentsore 1 iz ingurumeneko magnitude fisikoen aldaketak erregistratzen dituen gailua.

Korridoreko argia pizteko eskua altuera jakin batean mugitu beharra dago, sentsore baten bidez piztu beharko bailuke korridore luzearen amaieran dagoen bonbilak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

AEB Ameriketako Estatu Batuetako zientzialariek atzo esan zuten giza ile baten zabalera baino txikiagoak diren sentsoreak erabil daitezkeela gaitzak diagnostikatzeko.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Sentsore elektronikoek datuen maiztasuna aberastu eta ziurtatu dute: 10 minuturo seinalatzen eta biltzen dituzte datuak zintzo erregistratuta.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 175. orr.

Ukipen errezeptoreak nerbio sistemako bukaera superespezializatuak dira, kanpotik datorren ukimenezko edozein estimulu atzematen duten oso sentsore sofistikatuak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

Hobekuntza ekarri zuen esposimetroa eta bere sentsorea uztai baten forman objektiboaren inguruan jarri ahal izateak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Etxera iritsi eta sentsore batzuen bidez, ordenagailuak gure egoeraren berri emango digu.  Berria - Kultura   2006-02-24

Lau gailu berezi ditu Aurak: erresoluzio handiko zunda dinamikoa, mikrouhinen zunda, ozonoa kontrolatzeko sentsore espektrometroa eta sentsore troposferikoa.  Berria - Gaiak   2004-07-11

2 (hitz elkartuetan)

Ura berotzeko hornigaietan erabiltzen den murgil-berogailuan, tenperatura-sentsore batek korrontea itzaltzen du tenperaturak maila jakin bat gainditzen duenean, eta piztu, berriz, tenperatura behar den mailatik gradu bat edo bi jaisten denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus