Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sentsazionalismo 1 iz komunikabide batzuen joera, berrien alde deigarrienak nabarmentzea, garrantzizkoenak alboratuz, ezaugarri duena.
Hedabideek jarraitu beharreko hamabi puntu aipatzen ditu Minobisek, besteak beste, honakoak: genero indarkeriak giza eskubideak urratzen dituela erakutsi, biktimen intimitatea errespetatu, sentsazionalismoa saihestu eta edukia daukaten irudiak bakarrik argitaratu. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Argentinan sentsazionalismoa da nagusi gisa horietako gaietan. Berria - Euskal Herria 2004-07-21
Sentsazionalismo hutseko albisteak zabaltzea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 48. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Hogeita hamarreko urteen hasieran, sona hartu zuen Lyssenkoren izenak, hark bere "aurkikuntza" esaten zionari ematea lortu zuen sentsazionalismo-kutsuarengatik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.