Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sentitzearen xedea ez da jakitea, arrazoimenak eragiten baitu jakitea, mugitze soila baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.
Baina zinez normala da orain bi urte doi idatzi nuen testuan nire deus ez ikuste edo ez sentitze hori? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.
Orduan sentitu nuen hezurretaraino paper zuriak eragiten duen zorabio hori, tximeletak sabelean sentitze hori. Nahiz eta taldekideekin entrenatu, taldearen barruan sentitze hori edo tokia bilatze hori hasieran pixka bat kostatzen zaizu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 46. orr.
Badirudi zenbait herrik bereziki sentitzen duela herrimina eta besteek ez bezala sentitze horrek hitz nostalgikoak sortzen dituela: morriña, saudade, sodade... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 212. orr.
Maisua eta distzipulua, mila modutan, fedeak sortu ditu, munduan errudun sentitze zahar batek. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.
Barne sentimenak sentitze ekintzak antzematen ditu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 132. orr.
Arrazoitako pertsonak, beren ulertze- eta sentitze-moldeetatik dena iragazten dutenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 56. orr.
Musikari bakoitzaren ikuspuntua edo sentitze era talde osoarenarekin amankomunean jartzeko gaitasunean. Berria - Kultura 2006-04-06