Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sentina iz itsasontziko bateko behealdeko barrunbea, gilaren gain-gainean dagoena, eta filtraturiko urak pilatzen direna.
Ni makina gelan nago, sentinako kiratsa baino lurrun betegarriagoan, Alejo Bilbao komandantearen ordenak hartzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.
Inork ez zuen hitzik atera nahi, sentinako txapetara beha geunden hamabi gizon gordin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 220. orr.