Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohartu zara zientifiko batzuk sentimentalak direla? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 122. orr.
Benito Lertxundi kantariak sentimentalak ginela esaten zigun, gazte sentimentalak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 17. orr.
Sentimental hutsa naiz, badakit. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 211. orr.
Badakizu ez naizela bereziki sentimentala, ezta bereziki kartsua ere. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.
Isekari eta alai zena, triste eta sentimental bihurtu zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.
Hain sentimentalak jartzen dira elkarrekin daudenean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 40. orr.
Hiriburuan galtzaile sentimental eta gautxoriak biltzen diren lekuen ibilbidea egiten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.
Aurreko hitzekin sentimental jartzeko bidera lerratu banaiz, Inazio Mujika Iraola honezkero idazle ez hain gazteak nik bidali nion eskakizunari erantzun diolako da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 269. orr.
Mikelek lepoa igurtzi zion leunkiro, pertsonak sentimental edo triste jartzen zirenean egiten zekien bakarra. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 23. orr.
Mikelek ezagutu izan zuen behin edo behin halako egoera batean, eta beldur zen sentimentalegi jarriko ote zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 175. orr.
O. irakaslea azaldu zen [...] nire maisu estimatua izana; baina baita zeharo sentimental azaldu ere, negar eta negar, besterik ez baitzuen egiten, nahiz eta, berez, bera matematikaria izan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.
Maitagarrien zitzaizkidan pertsonen izenekin osatzen nituen zerrendek ere -nire zerrenda sentimentalek- ez zuten besterik erakusten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.
Abentura politiko zein sentimentalei hitz arranditsuz ekiten zien. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.
Nire bizitza sentimental ordurako nahiko egonkorraren kontrairudi moduan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.
Garai hartan, lau toki sinboliko ezberdinetan bizi nintzenez, erro sentimentalik gabekoa nintzatekeen, nehork ez ninduen espreski maitatzen eta desertu horretan nirauen, nomada, aire kutsatua usnatzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 61. orr.
Oso hitzaldi hanpatu eta puztua, ukitu sentimental batzuekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.
Balio sentimentala beste deusik ez zuten pitxiak, koadroak, ontziteriak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.
Maitasuna gorroto bihurtzen denean bezala, kontsultorio sentimentalen estiloan esateko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.
Ez nuke nahi erruki sentimental batek nire babes-ahalmenak ahultzea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 70. orr.
Mugarri bat izan zen nire heziketa sentimentalean eta heziketa literarioan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 343. orr.
Nire azken urteotako frakaso sentimentalen zerrendatxoa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.
Amaren txantaje sentimentalaren aurrean ahul agertzeko beldurrez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 29. orr.
Ez dira ergelkeria sentimentalak, istorio honetan aitaren historiaren zati bat baitago. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 308. orr.
Gure betetasun sentimentalaren fruitu eder zirudiena usteldu egin dela ikustea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.
Egun argitsua da gaurkoa, eta egun argitan ikusi nahi dut nire txikitako paisaia sentimentala. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.
Goroldio sentimentalik itsatsi ez zaion hitz soil batek sor lezakeen oharkabetasun beraz [...] entzun nituen Daneli buruzko aipamenak ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.
Gau mineko solaskidearen aurpegiaz ontsa gogoratzen nintzen: argizeituak amultsutasuna oparitzen zion eta bihotza arintzearren, prest nintzen naski, bertan debalde bezain arriskurik gabeko, dena ere on, transfer sentimental baten bideratzeko. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 178. orr.