Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sentiera 1 iz sentimena; sentipena. ik sentikera.

Nire sentiera guztiek, nire gurariek, nire joranek, jomuga aurkitua zuten noizbait ere! Portretak ere margotu zituen, nahiz eta jakin ezin zuela eredutik zuzenean lan egin, baizik eta zuri-beltzeko argazkietatik, eta, betiere, ereduetako bakoitzaz zuen ezagueraz eta sentieraz baliatuz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Bestelako izaera bihurtzen da orduan itsuarena, izateko beste modu bat, bere sentiberatasun, koherentzia eta sentierarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Behar bada, izaera, sentiera, honegatik, pentsamentu hutserako nere joera gero eta nabarmenagoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.

Portretak ere margotu zituen, nahiz eta jakin ezin zuela eredutik zuzenean lan egin, baizik eta zuri-beltzeko argazkietatik, eta, betiere, ereduetako bakoitzaz zuen ezagueraz eta sentieraz baliatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Aleunka gizalditan umotutako sentiera, hitz batean fosildurik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 40. orr.

Munduko erlijioek ez diete atxikimendurako arrazoi berberak ematen beren jarraitzaileei; hori, erlijioek gizakien pentsaerarekin eta sentierarekin bat etortzeko moduaren araberako da hein handi batean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jokaera, sentiera eta biziera alternatiboak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Neolitikoan gauzatu eta finkatu zela euskaldunaren sentiera estetikoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Industrializazio basatiaren aurreko jarrera prekapitalista bat, naturarekiko sentiera protoekologista.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 41. orr.

Ez hil nahi izateak, sentiera zaharkitu ahul baten aztarna erakusten du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 343. orr.

Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal.  Elizen arteko biblia   1 P 3,8

Bete nazazue pozez, denok iritzi eta sentiera bereko izanez, elkar maitatuz eta ongi hartuz.  Elizen arteko biblia   Flp 2,2

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus