Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sentiberatu, sentibera(tu), sentiberatzen da/du ad sentibera bihurtu.
Argituz, finduz, sentiberatuz joango da beti. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 115. orr.
Hasi omen da hizketan, ahora etortzen zaizkionak botatzen, urduri, sentiberaturik, besoak astinduz etxeen gainetik zeru-ertzera begira. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 147. orr.
Matazako haria askatu ahala, neuk ere askatzenago nabaritzen nuen neure barrua, baretzenago eta sentiberatzenago. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.