Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihotzean zarrazta bat senti dutela diote ainitzek, partida denboran entzutearekin: a moi edo laisse. Herria 2003-11-27
Sabelean mugitzen sendi diat; jalgi nahi dik eta nik nahiago nikek hor egon dadin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 16. orr.
Beste asko bokazione sendi ditut nere baitan: apez, apostolu, martir bokazioneak... Herria 2003-05-29
Ez dut senti Euskal Herria. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 49. orr.
Ezin da erran nola mintzo ziren hartaz jendeak, ez zer senti zuten haren aldera erromesek. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.
Etsituak gira, herioa ez dela urrun sendi baitugu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.
Erran nezake beraz "zuzenak", hala senti baititut ezagutzen ditudan euskal fededun horiek. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 44. orr.
Hortik dator Izpiritu batek eta Gorputz batek osatzen dutela gizakia eta giza Gorputza existitzen dela senti dugun bezala. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 147. orr.
Bere bere hura sendi ez duenak ez du ulertuko mundu zabaleko gauzen neurria eta zentzua. Herria 2001-07-05
Lehengo barkoxtarraren "ahuntz-jaki jate" hartan ez omen baitzen deus eskasik... daukat halere sendi zutela kantari horiek norbaiten mina... Herria 2002-10-17
Kanbiamen aire azkarra sendi da Xiberoko sindikatean. Herria 2001-04-26
Lantegi askotan, sendi da holako giro mintu aire bat. Herria 2004-07-08
Euskal-Herrian, salbu Xuberoko alde hortan diotenaz, ez da mediku eskas hori orainokoan sendi. Herria 2005-06-23
Jendetasuna sendi zen zure ondoan. Herria 2004-11-04
Gazteetan senti zen egonezin bat, gizarte problemei buruz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 101. orr.