Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Madrilgo ospitalera eraman gintuzten eta erabakirik ei zegoen beste espetxe batzuetara aldatzea, baina azken uneko Ministro Kontseilu batek sententziatu ei zuen gu berriro Zamorara itzultzea. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 105. orr.
Espainiako prentsa guztia gainean izan dugu, etengabeko presioa jasan dugu, komunikabideetan sententziatu egin gaituzte. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Depresioak aire guztia kentzen baitie baita beste egoera batean gora egin dezaketen ametsen globoei ere -eta, zalantzaldi baten ondotik, sententziatu zuen-: horregatik, heriotza baino okerragoa da. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 157. orr.
-"Estatuarekin, azken batean, ez gaitezen engaina", sententziatua zuen Godotek. «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.
Hirekin beti berdin: lan bat kendu, eta handiagoa jarri...! -sententziatu zuen amak, zaplazteko bat ematen zidala, bizitza osoan eman didan bakarra. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 28. orr.
-Garçon, ardoa edateko asmatu zen, eztarritik pasa ondoren lurrunak garuna kilika dezan, eta ez poesia egiteko -sententziatu zuen aitaginarrebak etxera sartu zen lehenengo hartan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.