Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon bati ezin zaio errudun deitu epailearen sententzia baino lehenago. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.
Sententzia irakurriko diat. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.
Sententzia emateko eginbidea dugu eta hemen idatzia den bezala erraten dugu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.
Sanz Bareak egin zuen txostenak baliorik ez zuela erran zuen sententziak. Berria - Euskal Herria 2006-04-11
Gobernuaren jarduerak, halaber, ez dio sententziak jasotakoari men egiten. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Sententzia hura berretsi zuen 1997. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 25. orr.
Fiskalarentzat delitua ez zegoen preskribituta, eta, gainera, uste du forma akatsak daudela sententzian. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Iruñeko Familia Epaitegiak plazaratutako sententziak haur bat adoptatu nahi duten bikote homosexualei «bidea ireki» diela uste du abokatuak. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Epaileak sententzian azpimarratu duenez, familia ez da mugatzen gurasoen eta seme-alaben harremanetara. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
Hainbat sententziak legez kanpokotzat jo izan dute urtegia. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.
Sententzia oso sendoa da, eta uste genuen helegitea aurkezteko aukera aztertu ere ez zuela eginen Itoizko Koordinakundeak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 23. orr.
Bosman sententziak merkatua zabaldu eta futbolaren inguruan dantzan dabiltzan hainbaten interesa ere areagotu zuen. Berria - Harian 2005-12-14
C-93/415 sententziak Europako kirol araudia hankaz gora jarri zuen. Berria - Harian 2005-12-14
Lege berria bultzatu zuten arrazoiei eskaini zieten tartean, Itoitzen kontrako sententziek eragindako araudia dela onartzen du. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.
1948.ean bizi osorako kartzela sententzia eman zioten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 112. orr.
"Jendeen erranez" deitu kapituluko eskumiku sententzian erraten da alabaina Frantziako erreinuan heretikoak ez direla zigortuko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 112. orr.
-Zuen heriotza-sententzia sinatu duzue. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 180. orr.
Zergatik eman zion heriotz-sententzia? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.
Eta nola apuntatzen nituen nik gisa hartako sententziak eta erranak, ene spirituak harri preziatu haien ederretik hats hartuko balu bezala...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.
Uste izan genuen Amurizak bertsogintza irauli zuela bere kantaerarengatik, bere metaforizatzeko gaitasunarengatik, bere sententzien eder-betearengatik... Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.
Tomas Handiak frogatzen duen bezala, Sententzien 2. liburuaren 3. bereizketako galdearen 6. artikuluan, nahiz bestaldera, edozein substantzia ez den giza arima. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.
aldeko sententzia (3); aurkako sententzia (3); auzitegiaren sententzia (3); behin betiko sententzia (6); emandako sententzia (3); epailearen sententzia (3); kontrako sententzia (3); plazaratutako sententzia (6)
sententzia bete (4); sententzia betetzeko (3); sententzia eman (12); sententzia eman arte (3); sententzia plazaratu (4)
sententziaren arabera (8); sententziaren berri (4); sententziaren zain (3)