Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

senpertar 1 izlag Senperekoa, Senpereri dagokiona.

Emanak eman, ez baitzuen biderdi uztekotan hasia bere ildoa senpertar laborari semeak.  Herria   2001-06-21

Mirentxu Doyhenard, 23 urteko senpertar gaztea.  Herria   2004-09-23

Senpertar pilotari gazteak ez dira berehala jokoan sartu, ondarrera aldiz beren ahal handiak erakutsi dituzte.  Herria   2003-09-18

Hona, adibidez, Azpeitiko bestetan, 1894an, Adema Zaldubiri egin omenaldian, senpertar kalonje xaharrak, karia horretara, ontu zuen errepika: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.

Ondotik sailkatu dira Lopez senpertarra, Duhalde milafrangarra, Daguerre jatsuarra, Iribarren senpertarra eta Habans larresoroarra.  Herria   2004-07-05

Hogoi urteko lan luzea du bururatu Henri Duhau senpertarrak.  Herria   2003-05-01

2 iz Senpereko biztanlea.

Euskaraz mila bider esana eta idatzia berritu dezagun hemen, bat hautatu behar eta Zaldubi aspaldiko senpertar haren ahoz: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 239. orr.

Senpertarrak baigorriar trebea garaitu du.  Herria   2001-03-01

Urruñarrak xapeldun senpertarren aitzinean.  Herria   2005-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

senpertar gaztea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus