Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Senperrak ikusi ditiat katea limatzen eta karraskatzen, eta lehen bezalaxe zegok. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 114. orr.
Eman dian porrazo bakoitzeko, senperrak ikusaraziko zizkioagu Xegama horri. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 207. orr.
· Hori ez zekiten ni atxilotzera heldu ziren mendizerriek, eta senperrak entzun behar izan zituzten lekuko gisa sinarazi nahi ziotelako paper bat, nire etxeko miaketan ikusle egon gabetanik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.
Hala entzuten nion behin, mahainguru batean, literatur itzulpenak menosten dituen baina euskara itzulpen tekniko eta burokratikoen pean itotzeko senperrak eta bi egiten ari den hizkuntzaren teknokrata bati: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.
Eta apologistek katolizismoa dela egiazkoa protestantismoaren aurka, edo alderantziz, demostratuz, senperren lanak ibili dituzte beti. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 87. orr.
Itzultzaile arituenak eta trebatuenak ere gorriak eta senperrenak ikusi beharko baitzituzkeen, jatorrizkoa itzultzeko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 20. orr.
Senperrenak ikusi zituela, hori bai, baina joan zirela oinazeak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 118. orr.
Gogoratu senperrenak ikusi zenituela mutil horren erruz... Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.
Senperrenak ikusarazten zizkion Allie-ri, okela berak nahi bezain bizkor ebakitzen ez bazion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 67. orr.
Amak eta arreba zaharrenak senperrenak egin behar izan zituzten, aita zenak toxikomanoak bergizarteratzeko zentro batean giltzapera ez nintzan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.
Begiak erdi itxita zeuzkan eta senperrenak egiten ari zen haiek ireki nahirik, logaleari eusteko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.
Senperrenak egiten ditu zer ahaztu zaion gogoratzeko: sudur-zapia, beharbada? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.
Filotti hau kea ere emango ez lukeen zeken eskulehor horietako bat zen, eta lira bat aterarazteko senperrenak egin behar izaten ziren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 261. orr.
Nik behintzat, senperrenak egin arren, ez nuke hobeki pintatuko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 146. orr.
senperrenak egin (5); senperrenak egiten (3); senperrenak ikusi (5)