Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

senidetu, senide(tu), senidetzen du/da ad senide bihurtu.

Aurkitu egin dugu, denok ere, mesfidantza eta antipatia gaizto guztien azpian, batzen eta senidetzen gaituen hitza.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Banekien [...] mundu zabaleko erdi-kalean bizi direla uste duten mixiolari edo internazionalistentzat, lurra "planeta" zela eta ez besterik, den-denok senidetzen gaituen bizitoki globala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Halabeharrezko zera horrek senidetzen ditu, beraz, gizon-emakumeak, eta haien tasunak berdintzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

Gurean, biztanleen ehuneko hamarra inguru judua zen, edo juduren batekin senidetua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Protagonista Carlos Evans da, hiriburuan bizi den militar eta diplomatiko ingelesa, Andaluziako familia aberats batekin senideturik dagoena.  Berria - Kultura   2004-06-24

Ondorioz, gure lagunarteak txikitu egingo ziren, senidetu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.

Lapurdiko Kanbo eta Gipuzkoako Deba haurridetu edo senidetu ziren, duela bi urte, bi herrietako auzapezek izenpetu zuten hitzarmen baten bidez.  Herria   2001-08-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus