Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure ama-eta hamar senide ziren; haren ama begien aurrean daukat. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 14. orr.
Feli eta... zazpi senide dituk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 82. orr.
Hamabi senide ginela, aita baten seme, baina bat galdua dugula eta gazteena, berriz, aitarekin geratua zela Kanaanen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.
Ezagutu ziuen, bai, Josek bere senideak, baina hauek ez bera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 117. orr.
Gu, berriz, zazpi senide izan gara. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.
Berriki hila zen bestalde Eñaut Arhanegoiti, etxeko hirugarren senidea, 36 urtez Arrokiagako erretora izan ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 337. orr.
Aita ederki moldatzen zen frantsesez, senide guztiok genuen frantsesaren hor nonbaiteko ezagutza. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 39. orr.
Lan egiteko moduan diren senide guztiak langabezian dituzten familiak 11.300 dira EAEn. Berria - Ekonomia 2006-01-21
Senide bikiak aztertu ostean, jakin ahal izan dugu ezaugarri genetikoak dituen gaitza dela hau. Berria - Gaiak 2004-07-25
Presoen senide eta lagunen historia hori ere idatzi behar luke norbaitek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 204. orr.
Sansonen senide eta ahaideak etorri, haren gorpua hartu eta aita Manojen hilobian ehortzi zuten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 43. orr.
Izan hadi heure senideen nagusi, makur daitezela hire aitzinean hire amaren semeak! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 73. orr.
Aita-amaren oinordetza, zati berdinetan dagokie seme-alaba guztiei, sexu bereizketarik gabe; horiek ezean, senide hurbilekoenei. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.
Tania Kovaltxukek ez zeukan senide hurkorik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.
Non geratu da senide eta adiskidez inguratutako "bel morir" hura? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Ama eta gainontzeko senideak ez ziren jaiki artean. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.
Emadazue seinale bat, segurua, bizirik utziko dituzuela nire aita eta ama, nire nebak eta ahizpak, beren senide guztiekin, eta heriotzatik libratuko gaituzuela. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.
Hirugarrenik, gurasoak, neba-arrebak, senar-emazteak, seme-alabak, ahaideak, senideak eta nolabaiteko kideak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 120. orr.
Haien harremanak baketsuak izan ziren jeneralaren etxera bi senide agertu ziren arte: Boldireva kondesa eta Juziakina printzesa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.
Baina benjamindarrek ez zieten entzun nahi izan beren senide israeldarrei. Elizen arteko biblia Epa 20,13
Emazteak eta seme-alabek, senide eta adiskideek negar-itxurak egiten dituzte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 103. orr.
Gurekin trenetik jaitsitako batzuei senideak-edo etorri zitzaizkien ongietorria ematera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 147. orr.
Kurduok eta arabiarrek elkarren artean banatuko genuen guztia, senideek bezalaxe! Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.
Indioek animaliak senidetzat dituzte. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 148. orr.
Autista askotxo dira idiota hauen senide diruditenak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.
Zibilizazio Helenikoak senide ziren bi gizarte sortarazi zituela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.
Dudarik ez, semantika bereko senide ugari izanen dutela "Nabar" horiek gure usarioan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.
Izerdia, munduan gaizki bizitzen hasi ginenetik, nekearen eta lanaren senide da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.
Guziak senide dira hortzak, baina ez kasta bereko: hortzak, letaginak, haginak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.
Carlosi senide izaera kentzera behartu zuten gertakari negargarriek baieztatu zioten ondo jokatu zuela horretan bere burua enpresako buru utzita. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 52. orr.
Jainkozaletasunarekin senide-batasuna, eta senide-batasunarekin maitasuna. Elizen arteko biblia 2 P 1,7
Senide-harremanak (ama-ahizpa-alaba) eta ebanjeliozko askatasuna, erabateko pobretasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.
Antzeratsu erabili zituen judaismoak eta honen senide-erlijio zen zoroastrismoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.
Senide edo lagun arteko otordu batean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.
Kilometroak hurrengo egunean Zarautzen eta Orion, senide giro ederrean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 64. orr.
Ondorengorik ez badago, alboko senide guztiak deituak izango al dira oinordetzara, senide gradua edozein izanda ere? Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 92. orr.
Eta neure senide-tartekoa bat, gainera. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 102. orr.
Espiritu basati berberak gidatzen zuen legegilearen eskua, eta senide-hiltzailearena edo sikarioarena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.
Beste senide-herri batzuekin batera nazio handi batean elkartzeko Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.
biktimen senide (6); biktimen senide batzuek (3); elkarren senide (5); euskal presoen senide (18); gure senide presoak (3); hildako senide (4); lagun eta senide (6); preso politikoen senide (3); presoen senide (35); presoren senide (4)
senide arteko (4); senide bat ikustera (3); senide dituzuen (3); senide edo lagun (3); senide eta abokatuek (5); senide eta adiskideen (3); senide eta ahaideak (3)
senide eta lagun (37); senide eta lagunak (35); senide eta lagunei (21); senide eta lagunek (70); senide eta lagunekin (6); senide eta lagunen (33); senide eta lagunentzat (4)
senide hil dituela (4); senide izan (4); senide maiteok (9); senide presoak (7); senide zen (7); senide ziren (10); senide zituen (3); senideak senide (3)
aita eta senideak (4); biktimen senideak (5); euskal presoen senideak (10); hildakoen senideak (5); joseren senideak (4); lagunak eta senideak (3); preso eta senideak (4); presoen senideak (21); presoen senideak eta (3)
senideak biltzen (5); senideak biltzen dituen (5); senideak dira (5); senideak eta aitaren (3); senideak eta lagunak (11); senideak etorri (4); senideak ikusteko (3)
senideak zigortu (4); senideak ziren (3)
biktimen senideei (3); euskal presoen senideei (7); hildakoaren senideei (3); hildakoen senideei (5); lagun eta senideei (4); presoen senideei (23); presoen senideei ematen (3)
senideei doluminak (7); senideei elkartasuna (10); senideei emandako (3); senideei esan (3); senideei eta lagunei (4)
amaren senideek (3); atxilotuen senideek (3); azkarateren senideek (3); bi presoren senideek (3); biktimen senideek (9); eskatu dute senideek (4); eskatu zuten senideek (3); euskal presoaren senideek (6); euskal presoen senideek (11); gazteen senideek (3); hildakoaren senideek (3); hildakoen senideek (5); jokinen senideek (3); lagun eta senideek (5); lagunek eta senideek (6); preso baten senideek (6); presoaren senideek (10); presoen senideek (32); presoren senideek (8); salatu dute senideek (6); sanchizen senideek (5)
senideek adierazi (3); senideek eta lagunek (15); senideek istripua izan (6); senideek pairatzen (3); senideek salatu (4)
atxilotuen senideen elkarteko (7); biktimen senideen (8); biktimen senideen abokatuek (3); desagertutako atxilotuen senideen (6); euskal presoen senideen (8); fusilatuen senideen (6); fusilatuen senideen elkarteak (3); nafarroako fusilatuen senideen (3); preso eta senideen (6); presoen eta senideen (8); presoen senideen (18); presoen senideen elkarteak (5)
senideen abokatuek (3); senideen alde (5); senideen arabera (4); senideen artean (18); senideen arteko (10); senideen aurkako (9); senideen aurrean (4); senideen egoera (5); senideen elkarteak (11); senideen elkarteko (12); senideen elkarteko kidea (3); senideen eskubideak (10); senideen eskubideen (6); senideen eskubideen defentsan (5); senideen eta lagunen (5); senideen istripuak (4); senideen izenean (3); senideen sufrimendua (3); senideen testigantzak (3); senideen ustez (3)
senideengan eta lagunengan (4)
ene senideok (8)