Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon sendokotea zen hura eta zezen-lepoa zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.
Ondo jantzitako bi gizonezko ziren, sendokoteak eta buru-iritziak, eta oparotasun-arnasa bat ekarri zuten lagunarte hartara. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.
Txunditurik zeuden denak [...] eta Delacour andereñoa, zein ere pertsona sendokote jator bat baitzen, irribarre zabala egiten hasi zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.
Wood ikasle baten abizena zen, bosgarren urteko mutiko sendokote batena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 137. orr.
Handia zen, sendokotea, eta masailezur indartsua nabarmen irtena zuen oldarkor. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 162. orr.
Jarraitu egin zion brankarantz zihoan gorputz sendokote hari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.
30 metrora igo daiteke haritz sendokote bat. auskalo zenbat akuilu egin izan diren hurritz makila sendokotez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.
Enara arreak ziren, sendokote indartsuak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.
Altzoan jasotzen saiatu zenean ezin izan zuen pisu sendokote harekin. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 164. orr.
Mediterraneo eta arabiar nahiz hebrear kulturan, itsas inguruan behar zukeen palmondoak sendokote hazteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.