Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Medinako surah-etatik, lege-sistema orotakoa, kanpoko sendogarririk gabe, ateratzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Ikuskizun hain ezohiko eta harrigarri hura fedearen sendogarri eta maitasunaren bizkorgarri gertatu zen ikusi zuten guztientzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.
Pazientziaren sendogarri bekizu bart gaueko gure solasa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 209. orr.
Donostiatik betiko aldegiteko erabakia hartua neukalarik, poesia hau aurkitu nuen, neure deliberoaren sendogarri. honela mintzatu zen bere arrazoien sendogarri: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 357. orr.
Jauna nire alde, nire sendogarri: etsaien porrotaz alaituko naiz. Elizen arteko biblia Sal 118,7
Zuek ikusi nahian nago, sendogarri izango zaizuen espirituzko dohainen bat emateko. Elizen arteko biblia Erm 1,11