Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurrean, garaiak hosto gabetua, zuhaitz sendo bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 336. orr.
Apur bat urrunago, lainotan galduta, zuhaitz sendo eta ordurako biluzien multzoa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 191. orr.
Hendrikek txabola sendo bat eraiki du, leihorik gabea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.
Gotorleku ikaragarri sendo batek defendatua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.
Penduluak trinkoa eta astuna zirudien, eta ertzetik gora mehetu egiten zen, goiko egitura sendo eta zabaleraino. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.
Elefante bakoitzak oholez eginiko dorre sendo bana zeraman bizkarrean. Elizen arteko biblia 1 M 6,37
Burdinazko hodi sendo baten gainean. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.
Kate sendo bati lotutako burdinazko esku bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.
Ate sendo batek eta gimnasioan hezi eta hazitako bi tipo ikaragarrik galarazten zieten sarrera sudurluzeei. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.
Paperez beteriko mahai sendo baten atzean zegoen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.
Artile urdineko jertse bat jantzia zekarren, kaki koloreko prakak, eta kapela, eta oinetako sendoak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.
Makila sendo batean bermaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.
Azal beltzeko liburukote sendo bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 48. orr.
Sendo zegoen orain ere, harkaitza nola. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.
Grafenoa erabilita gai sendo, malgu eta egonkorrak sortzea egongo dela gaineratu zuten atzo. Berria - Gaiak 2004-10-23
Eskoziako ohial sendo eta beroa da, gizonezkoen gona tipikoak eta abar egiteko erabiltzen dena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.
Paper sendo marroiaz bilduta zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.
Azkenean gorbata laranja bat aukeratu zuen -zeta sendo, nabarrekoa-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.
Anna izozki-puska batzuk arrantzatzen ari zen bere edontziko likido sendo apartsuan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.
Horretarako kafe sendo eta trinkoa prestatzen dute, alea xehe-xehe ehota. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Usain sendoa zetorren sukaldetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.
Dena hauts-geruza sendo batez estalia zegoen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 273. orr.
Onespenez begiratu zion Lenehanek neskaren gorputz motz sendo gihartsuari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.
Oin-hots sendo batzuk entzun zituen korridorean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 329. orr.
Bisigodoek ez dute gizarte feudal sendo bat -zinezko "jaunekin" lurraldean zehar- eratu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.
Hura ez zen onura ateratzeko ahalegin hutsa, bai zera!, asmo sendoa baizik-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.
Mugimendu sendo batez -arretazko, albokako, atzeranzko mugimendu motel batez-, xingolaren loturatik apartatu nintzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.
Pertika-jauzlari baten lerdentasun sendo hartaz oroitzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.
Argudioa ez da batere sendoa, baina bai zehatza. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.
Ez da beste teoria fonemiko edo morfologikorik irizpide sendo hau betetzen duenik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.
Erabaki sendo hau hartu zuten: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.
Erlazio sendoa dago bigarren eta hirugarren mailen artean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.
Lehena hitz sendoagoa da, unitate morfologiko batuagoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.
Berriro harremanetan geunden, oinarri sendoen gainean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.
Barazki-lapikoko sendo eta min bat jaten hasi ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.
Hara han Arrietaren lasaitasunaren iturria, koartada sendo bat, alegia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 233. orr.
Flako da haragia eta sendo; flako defendatzeko, sendo tentatzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.
Baserritar emakume sendo bat, zinezko boervrou-a. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 80. orr.
Biak ziren andre sendoak, aurpegi garbikoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Hogeita hamabosten bat urteko gizon sendoa zen, luze samarra, tankera onekoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.
Gizon azkar eta sendo bat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 205. orr.
Gizon gazte sendo bat neukan begien aurrean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 101. orr.
Gizaseme sendo eta lerden bat sartu zen gelan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.
Gizon sendo eta harroak dira, eta oso isilak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 51. orr.
Flora emakume sendoa zen, ni baino sendoagoa, eta joko ote ninduen beldur ere izaten nintzen sarritan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 385. orr.
Bazen zerbait begirada hartan Franz sendoaren irribarreak baino izu handiagoa eragin zidana. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 169. orr.
Atzamarrak eraztunez beteak zituen gizon sendo bat, judua bera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.
Sorgin-orratz bat sentitzen zen sarjentu mozkote sendo hura. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
Morroi sendo gihartsua zen, boxeolari itxurakoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.
Annarekin dantzan ari zena suediar garai eta sendo bat zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 413. orr.
Izan sendo eta adoretsu! Elizen arteko biblia 2 Kro 32,7
Mando bat bezain sendo eta osasuntsu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.
Onespenez begiratu zion Lenehanek neskaren gorputz motz sendo gihartsuari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.
Neskazaharraren gorputz sendo zuria goitik behera, orpotik hasi eta kokotseraino ikusi zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.
Beso sendo batek gerria estutu zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.
Ez zitzaizkion oharkabe pasa gona motzak agerian utziriko izter sendoak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.
Bularrak, sendo eta ederrak, bularretako itxialditik askatu nizkion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.
Bular tenteak eta aldaka sendo eta biribilek berehala erakartzen baitzuten ingurukoen soa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.
Mr. Densch gelatik irten zen, burua sorbalda sendo erorien artean hondoraturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 490. orr.
Sakon errotu eta sendo eta luze hazitako zuhaitza. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 130. orr.
Haurra sendo eta indartsu hazi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.
Sendo zegoen iltzatua, zioen Mildredek. segundo gutxiko lana izan zen nire adiskidea horman sendo kateatzea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 112. orr.
Goizuetarrak oso partida serioa jokatu zuen, sendo agertu zen bai erasoan bai defentsan. Berria - Kirola 2004-04-13
Hala ere, juduen gudarosteak sendo eutsi zion erasoari. Elizen arteko biblia 1 M 10,81
Azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua. Elizen arteko biblia Mk 13,13
Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu. Elizen arteko biblia 1 Ko 16,13
Sendo ihardetsi zion Itziarrek, iradokizunei jaramonik egin gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 253. orr.
Esnatu zenean, apaizak jakin zuen eta sendo sinetsi Kristoren egiazko adiskidea eta zerbitzaria zela Frantzisko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 511. orr.
Osasuntsu eta sendo nagoenean, ezerk ez nau nire bidetik ateratzen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.
Fededun guztiak oso pozik geratu ziren fedean sendo indarturik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1019. orr.
Mari Altzaten zegoen, bere familiarekin, sendo eta salbu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.
Aldiz, udaberria haritzaren hosto berdexka sendoxeago horrek agurtzen badu lehenago, urte hori nahastua eta giro ezberdin koskadunarena izango omen da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.
Bi dorre sendo-sendotan, gutxienez, bederatzi mila lagun babestu ziren. Elizen arteko biblia 2 M 10,18
Zimendu horiek, ahal bada, estruktura sendo-sendoarekin bete beharko dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 690. orr.
Epe hori eskuzabalegia delako susmo sendo-sendoa daukat, zinez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.
Uste zuen, uste sendo-sendoz, hondamendiaren errudunak bi bakarrik zirela, erregea eta Galeazzo Ciano. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.
Hauxe da nire nahi sendo-sendoa: aitor zaitezela astean bitan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.
Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.
ahots sendo (15); atzean sendo (24); azkeneraino sendo irauten (5); berean sendo (5); defentsa sendo (7); defentsan sendo (23)
egitura sendo (5); ekonomia sendo (9); erabaki sendo (9); erantzun sendo (6); esku sendo (6); etxean sendo (5); gazte sendo (5); gizon sendo (14); gorputz sendo (5)
iraun sendo (5); konpromiso sendo (5)
oinarri sendo (16); osasuntsu eta sendo (6); oso sendo (29)
sendo agertu (18); sendo agertu zen (7); sendo ari (17); sendo ari da (5); sendo aritu (16); sendo egon (12); sendo egotea (6); sendo eta egonkor (5); sendo eusten (11); sendo eutsi (13); sendo eutsi zion (5); sendo eutsiko (5); sendo ezarri (12); sendo iraun (11); sendo iraungo (6); sendo irauten (13); sendo irauten duena (7); sendo jarraitu (7); sendo jarraitu zuen (5); sendo jarraitzen (9); sendo jarraitzen du (8); sendo sendoa (6); sendo zegoen (6); talde sendo (10); uste sendo (6); zuhaitz sendo (5)
ahots sendoa (5); apustu sendoa (18); apustu sendoa egin (7); arrazoi sendoa (6); asmo sendoa (36); bezain sendoa (28); bikote sendoa (8); bikote sendoa osatzen (5); borondate sendoa (6); defentsa sendoa (16)
erabaki sendoa (36); erabaki sendoa hartu (15); erabaki sendoa harturik (5); erabakia sendoa (6); erantzun sendoa (8); gizon sendoa (7); gorputz sendoa (7); handi eta sendoa (5); handia eta sendoa (7); hautagai sendoa (8)
industria plan sendoa (5); itxura sendoa (5); jarrera sendoa (8); konpromiso sendoa (17); lan sendoa (8); lider sendoa (10)
oinarri sendoa (36); oso sendoa (24); oso sendoa da (8); oso talde sendoa (11); plan sendoa (6); politiko sendoa (5)
talde sendoa (78); talde sendoa da (15); talde sendoa du (6); urrats sendoa (5); usain sendoa (6); uste sendoa (20)
gero eta sendoago (20); inoiz baino sendoago (5)
askoz sendoagoa (8); talde sendoagoa (13)
argudio sendoak (7); arrazoi sendoak (13); hautagai sendoak (5); konpromiso sendoak (6); lotura sendoak (8); oinarri sendoak (37); oso sendoak (9); pauso sendoak (5)
urrats sendoak (19); urrats sendoak egin (7); uste sendoak (7)
defentsa sendoan (5); uste sendoan (5)
asmo sendoarekin (7)
dolar sendoaren (5)
oinarri sendoen (9); oinarri sendoen gainean (5)
ahalik eta sendoena (5); bikote sendoena (11); hautagai sendoena (13); irabazteko hautagai sendoena (6); talderik sendoena (6)
froga sendorik (6); oinarri sendorik (10)
ahots sendoz (10)