Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Une batean nire bizitza berriari konponbideak aurkitzen saiatzen nintzen: beste sendiarte batean sartu beharko nuen, otorduak ordaintzeko lana egin, gurasoak ahaztu, eta pena hura menderatzen nuenean, neska polit batekin ezkondu. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.
Etxeak harripean gelditu ziren, bideak hondatuta [...] itsasoa gorpuz betea, sendiarte osoak hilda, desagertuak, lokatz toneladak eta toneladak... Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.
Atzo, orain gurasoak falta direla, sendiarte guztiaren ordezkari modura-edo etorri behar izan dut aldeko Jeronimoren hiletetara. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.
Badira pertsonak, umetatik badakitenak bizitzan zer egin nahi duten, zer izan, zein funtzio bete gizartean eta sendiartean. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.
Azken batean, inork ez dio idazterik eskatu, inoiz ez da haren hitza garrantzitsua izan, ez lantokian, ezta sendiartean ere. Pako Aristi «Note book», 2005 - 51. orr.
Munduari buruz, gizarteari begira, sendiarteko harremanei dagokionez edo sexuaren gainean kezkatuta zegoen jendez inguraturik eman dut nire gazte denbora. Pako Aristi «Note book», 2005 - 98. orr.
Sendiartekoek ez dute albisterik. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 43. orr.
Txaletaren jabeak, nire neskaren sendiartekoa izaki, ez zidan ezer kobratzen. goiz osoan joan-etorrian ibili ziren sendiarteko bakanen eta auzokide ugarien bazkalorduko hutsuneak hilkutxa inguratuz eskaini zien abagunea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.
Gero erabateko iluntasunak ostuko dio senaren indar guztia, eta senditarteko egingo ditu gizona eta harria, gizonari dagokion muginahia harriaren ibilezaren altzoan bilduz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.