Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, herriak oihu: "ai ene, hau hondamena gurea!, sendagaitza gure zauria!; eta gu, gaitz eramangarria izango zelakoan! Elizen arteko biblia Jr 10,19
Badarakusa, batez ere, nortasun ahulezia bat ia beti sendagaitza eta orori ihardukitzen zaiona. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.
Arrisku gordea duten gauzek kalte sendagaitzagoak egin ditzakete arriskua argi eta garbi ezagutzen denean baino. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
Misterio neurtezin eta sakon bat baino ez dago honela batu ahal izateko harmonia minean eta erlijiosoan izakiaren endekatze sendagaitza eta kreazionearen gaztetasun betierekoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 197. orr.
Aspaldi zen ohartua bere amodioaren ezintasunaz, baina zauri sendagaitz hark okerrera egingo zuen Jauregian zegoen bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.