Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sendabelarrak eta beste landare batzuk ekartzen zituen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 85. orr.
Ur gehixeago edatea ez dator batere gaizki, sendabelarren baten laguntzarekin hobe, sanjuanbelar edo millorri xorta bat, edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.
Batzuetan zulo inguruan legar xehea, sendabelar bereziak eta beste nahasgarri berezi batzuk ipintzen dituzte sugeak konortegabe uzteko. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 160. orr.
Ze gaixotasun duten, hari dagokion sendabelarra. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.
Neska ilegorri eder batek, sendabelarrak saltzen zituenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.
Dioskoridesen liburua, non, dakizun bezala, mila sendabelarren berri emaiten baitzaigu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.
197 sendabelarren salmenta debekatu du Osasun ministerioak. Berria - Gaiak 2004-02-07
Sendabelarren kulturari, loreen kulturari, usadioen kulturari, birziklaiaren kulturari, horiei guztiei tokia eginen dien mundua posible dela uste dugu. Berria - Harian 2005-05-26
Gaur egun ezagutzen diren 50.000 sendabelar espezieetatik 10.000 inguru galtzeko arriskuan daudela ohartarazi du aste honetan Erresuma Batuko Plantlife International erakundeak. Berria - Gaiak 2004-01-18
sendabelar espezie askoren geroa «inoiz baino ilunagoa» da egun. Berria - Gaiak 2004-01-18
2737. urtean Txinako Shen Nung enperadoreak buruturiko sendabelar bilduman hainbat gaixotasunentzat kalamua gomendatu zuen. Berria - Harian 2005-04-17
Zein, euskarak behar duen sendabelarra? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 157. orr.
Baina poetari, poeta den aldetik, erantzukizun artistikoak galdegiten eta estimatzen zaizkio, literatura ez baita soziologiaren, politikaren edo historiaren suzedaneo edo sendabelar bat. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.