Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erietxean senda-agiria eman zidaten egunean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 155. orr.
Mutualitateetako sendagileak osasun etxeko ikuskaritza medikuari azaldu beharko dio langileari senda-agiria noiz emango dion. Berria - Ekonomia 2004-01-30
Denbora hori pasaturik, sendaturik zegoela eta bere buruari senda-agiria emanda etxera itzul zitekeela erabaki zuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 112. orr.
Inclanek berak begi txarrez dakusa mutualitateek senda-agiri arruntak eman ahal izatea. Berria - Ekonomia 2004-03-23
Ander Vilariñok ostiralean jasoko du senda-agiria. Berria - Kirola 2006-05-02
Mohamed Radi gaztea Emara hiriko erietxean senda agiria jaso eta bi egunera hil zen. Berria - Gaiak 2006-02-08
Auto baten kontra jo zuen autobusean zihoazen beste hamalau lagunek jaso dute senda-agiria. Berria - Gaiak 2004-10-07
Tang Xiaoping erietxeko zuzendariaren esanetan, senda-agiria hartzeko prest dago kazetaria. Berria - Gaiak 2004-01-07
Txaskoren senda-agirian jartzen du sudurreko hezurra apurtuta daukala. Berria - Harian 2006-03-05
ELA, LAB, ESK eta EILASen ustez, ez da zilegi lanetik kanpoko istripuen senda-agiriak kudeatzea. Berria - Ekonomia 2004-01-30
senda agiria eman (12); senda agiria jaso (7)