Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,3
Hitzaldia senarrak eman zuen, baina emaztea, gizon handiaren atzeko emakume handia, han zegoen, isilik baina jakintsu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 43. orr.
Senarra duenak jaun izaten ohi du. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.
Ez dut nire senarrak jakiterik nahi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.
Gainera, haren senarra, zerbaitetaz mesfidatzen hasia. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.
Arazoa da senarrak egin nahi duela, eta nik, ez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 192. orr.
Bizia galduko dute, bai berak, bai eta beraren senar, seme eta zerbitzariek ere. Elizen arteko biblia Dn 11,6
Senarra hil zitzaionean bi umerekin geratu zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.
Etxean bost haur bazituen hazteko, eta senarra hila. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.
-Zergatik ez duzu senar guztien antzera jokatzen? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 145. orr.
Eskandalurik gabe ikusi ohi da nola doan andrazkoa eskurik esku eta besorik beso, senar batengandik beste batengana. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.
Bigarren senarra burtsa-artekari aberats bat zen, New Jersey-koa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.
Bera eta senarra Andrew Levitt izeneko kirurgia plastikoko doktore baten adiskide egin ziren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.
Bere senar jaunaren krabelin gorriak familiaren tradizio bat dira, nonbait. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.
Hesterren senarra itsasoan, eta Hester haurdun alajaina! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Ene osaba hartu zuen senar, ene aitaren anaia. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 38. orr.
Klodiak bere lehengusu Metelo hartu zuen senar, gizon zintzo bezain trauskila. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.
Senarra non zuen galdetu gabe. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.
Ezin zuen senarra gobernatu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.
Senarrak maitekiro pausatu zion besoa, eta "tira, tira!", xuxurlatu zion sailean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.
-Ene, berandu da! -esan dio senarrari-; zuk ere lo egin beharko zenuke. nire senarraren isilik, berarekin geratu nintzen bere gogoa betetzeko eta, bide batez, nik neure jakinmina asetzeko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 95. orr.
Luisi ez zenion analisiena aipatu kafean, zuen kafe hartan, senarrarekin inoiz egon ez zaren kafean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 37. orr.
Gaua nire senarraren besoetan pasa dut. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.
Egunez bere amaginarrebak jo egin ohi zuen, eta gauez bere senarrak ostikoz eta ukaldiz jipoitu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 94. orr.
Guraso on, senar on, seme-alaba on horiek egiten dituzte herritar onak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.
Lan ona, senar prestua, apartamentu erosoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.
Emazte aberats batekin ezkondu zen [...] zeinarekin ezin hobeto portatu zen bizitza osoan, senar maitalea izan baitzen, eta elkarrekin izan zituzten bederatzi seme-alaben aita eredugarria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 214. orr.
Neure senar gizajoa galdu nuenetik, goizero joaten naiz merkatu nagusira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.
Senar susmatia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea denentz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 116. orr.
Haren senar adarduna horren beharrean baldin badago oinak berotzeko, ez zabilen toki txarrean! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.
Kirxaren emazteak [...] ama izatea opa zion, gau eta egun joka erabiliko zuen senar bihozgabe baten mendean haurrei bularra eman behar izatea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.
Izan ere, oso senar ankerra zuen eta asko sufriarazten zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.
Françoisen hilketa senar jeloskor bati leporatu zioten, botikari bati hain zuzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.
Arratsaldeak Gordon-entzat ziren, baina gauez senar eta aita arduratsuaren eginkizunera itzultzen zen isilean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
Sekula ez dut ikusi senar jaieratsuagorik nire bizi osoan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.
Badakit ez naizela senar perfektua. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 53. orr.
Buffalon jaioa, Betteren senar ohia, Floraren aita eta espetxean egona. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Senar ezkonberria soldaduskatik aske. Elizen arteko biblia Dt 24,5 tit
Izen horixe zuen nire senar zenak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 94. orr.
Senar zenaren dolua zekarren, negarrez hipaka, Xarlorekin bizitzen jarria zen arren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 45. orr.
Biharamunean, herria Susanaren senar Joakimen etxean bildu zenean, etorri ziren bi zaharrak ere. Elizen arteko biblia DnGr 3,28
Husnia okinak bere senar Jada jipoitua zuen, odola eragiteraino. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.
Haren senar Xalum, Tikbaren seme eta Harhasen biloba, tenpluko jantzien arduraduna zen. Elizen arteko biblia 2 Erg 22,14
Harekin izanen zen bere senar Antonio Borboikoa ere, Frantziako leinu printzipalenetariko baten semea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.
Horrelako emakumeak senar-hiltzaileak izaten ziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.
Egia da senar-emazteak maiz batu egiten direla elkar ezagutu gabe eta elkarrekin bizitzera kondenaturik daudela, elkarrekiko maitasunik gabe. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.
Horra: senar-emazte zarete hemendik aurrera; zeurea duzu betiko. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 118. orr.
Van Daan senar-emazteek sekulako liskarra izan dute. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 45. orr.
Matson senar-emazteek aho batez onartzen zuten izugarrizko hondamendia letorkiekeela gainera, iloba axolagabe haiek jabetzen baziren inoiz Matsondarren eta Whitmoretarren diruaz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 231. orr.
Bikote adineko bat zegoen, senar-emazte itxurakoak, jangelaren beste aldeko mahaian eserita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.
Besterik ez baitzuen munduan nahi, bera eta Arianna senar-emazte moduan bizi baino. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.
Jabeak edadeko senar-emazteak ziren, haurrik ez zutenak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.
Gutxi barru, aspaldiko senar-emazte arruntak izango gara. horra zertan den dibortziatutako senar-emazte ohien arteko tolerantziaren eta onginahiaren mitoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 98. orr.
Hor aldiz senar-emazte bikote bat, frantsesez ari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.
Egun batez, senar-emazte beharrak joan ziren Bidarterat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 35. orr.
Senar-emaztegaiek hara jotzen zuten ezkondu aurretik. artean Pili eta biok senar-emaztegai huts baizik ez ginela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.
Senar-emaztegaien gaua, hain zuzen ere, errotazain herrena eta urpeko kanpaia gogoratzen ziren horietako bat izaten zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.
Ez da sekula kriseilu-argirik izango, ez eta entzungo senar-emaztegaien kanturik ere zure baitan. Elizen arteko biblia Ap 18,23
senar berria (10); senar emazte (142); senar emazte berrien (4); senar emazte gazteak (4)
senar emaztea (4); senar emazteak (178); senar emazteak dira (5); senar emazteak hil (4); senar emazteak ziren (8); senar emazteei (10); senar emazteek (74); senar emazteek ospatu (6); senar emazteen (81); senar emazteen artean (10); senar emazteen arteko (19); senar emaztegaiak (4); senar emaztegaien (7); senar emaztegaien kantuak (4); senar emaztek (6); senar eta aita (5)
senar ohi (5); senar ohia (14); senar ohiak (9); senar ohiaren (9); senar on (7)
senar zena (6); senar zenak (5); senar zenarekin (15); senar zenaren (10); urteko senar (4)
andrearen senarra (5); bera eta senarra (8)
senarra atxilotu (8); senarra bizi (5)
senarra eta alaba (4); senarra eta biak (6); senarra eta biok (7); senarra eta seme (8); senarra eta semea (8); senarra etxean (6); senarra galdu (17); senarra galdu zuen (4); senarra galdua (5); senarra hartu (5); senarra hil (33); senarra hil zitzaionean (4); senarra hiltzen (5)
senarra ikusi (5); senarra iritsi (4); senarra itzuli (4); senarra izan (14); senarra izango (5); senarra jo (4); senarra joan (4)
senarra utzi (5); senarra zegoen (4); senarra zenaren (6); senarra zuen (7)
esan zuen senarrak (20)
senarraren abizena (4); senarraren adiskide (4); senarraren alde (6); senarraren aurrean (5); senarraren bila (4); senarraren deitura (4); senarraren etxekoek (5); senarraren heriotza (5); senarraren izena (5); senarraren kontrako (4); senarraren lagun (4); senarraren ondoan (11)