Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sen1 1 iz berezko joera indartsua, sortzetikakoa, ez ikasia, izaki bizidun guztiek edo mota bateko banako guztiek batera dutena. ik instintu. (abereetan)

Animaliek senean atxikitzen dute beren jakituria guztia, ezagutu beharreko informazio guztia, eta senak agintzen die Hegoaldera noiz joan behar duten, habia nola egin behar duten, edota bikotekidea erakartzeko zer nolako dantzak eta kantuak egin behar dituzten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 114. orr.

Sena, zakur izaera, edo katu izaera, edo abere izaera, azken batean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 91. orr.

Berezko sena dute hori, zakurrek ere etsaiak izaten baitituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.

Jaik amarengandik ekarriko zuen uretan ibiltzeko sena. Sen hori zeukan, katuak akabatzeko eta kito.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 29. orr.

Inolako ikerketak ez du argitu ahal izan katu haren sena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 102. orr.

Artista hintzen: piztien sen anker horiek findu egin al dituk heure barruan?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 134. orr.

Ikusten duzu, bada, nola jende guztia den inozoa, estua, eta gure adimenaren ahalmenaz uste handia duena, ozta gainditzen badu ere animalien sena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 387. orr.

Senez joaten zen, enarek hegora edo alkatxofek eguzkitara jotzen duten bezala,  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

2 (gizon-emakumeengan)

Azokaren plazan hain zuzen ere egin zuten topo batak bestearekin, eta ozta-ozta harritu ziren horregatik, sen berak bultzatzen zituen-eta arrasto beraren atzetik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Noski, alferrik zen ohartaraztea zientzialari bati ez dagokion bezala mitifikatzen zuela amatasunaren sena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.

Haragiaren sena astuna da, haragizkoa delako; hori du izaera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 218. orr.

Ehiztariaren senak hartuta koadrila osoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

Bere izaeran zegoen sena, bere independentzia pertsonala gordetzeko sen gehiegizkoarekin zerikusirik zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 46. orr.

Nola ulertu, beraz, sen edo "barru" sano hori?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

Nondik norakoa eta zer-nolakoa ote da sen edo sentimendu hori?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 24. orr.

Elkarrizketa hainbat abarretan ari zen banatzen aldi berean, eta sena huts egiten hasi zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Basagizon baten senez asmatzen edo zituen ibilbideetan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

Guk horrela esaten diogu senez aritzeari, pentsatu gabe egiten denari, egin nahi hutsagatik egiten denari.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 136. orr.

Emakumeak, senez, haurra nahi du lehendabizi; baina naturak beste forma poetikoago, iradokitzaileago batez jantzi behar du desira hori, eta maitasuna osatzen duten gezur horiek, errezel horiek sortzen ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 285. orr.

Halako sen berezia zuen, garaiko munduarekin sintonizatzeko (ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

3 (gizon-emakumeengan, izenondo eta izenlagunekin)

Sen naturala ote da hori, biologikoa edo, instinto animal baten antzera diharduena gure baitan?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 24. orr.

Batzuek sena esaten diote; beste batzuek, bizitzaren legea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 20. orr.

Berezko sen baten jabe naizela aitortu behar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Norbere sena (jeneralean norbere kontzientzia edo kultura besterik izaten ez dena) sen moral zuzen eta jatortzat hartzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 28. orr.

Naturaren printzipioarekin, hau da, ugaltzearekin bat ez datorren sen sexualaren edozein adierazpen perbertsioa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Sen berezko eta primarioenari jarraituz egiten dute musika, «natura basatiari erantzuteko modu bakarra da».  Berria - Kultura   2006-05-04

Barneratu, berriz itxi eta, sen hutsez, giltzatakoa eta kartera sarrerako mahaitxoaren gainean utzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Hildakoaren dohain ugariak laudatzen hasi zen, haren negoziorako sen berezia.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.

Asmamena eta sormena bezalako dohain modernoez blaituriko beren sen praktikoarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Sen gaiztoak eragin zidan, sen gaiztoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

Neure burua distantziaren bidez babesteko sen irrazionalari amore emanez, kontrako espaloira jo nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Traidore horri aurre hartu behar ziola sentitzen zuen, halako sen berezi batengatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 260. orr.

Sen ulertezin batek, esker ona baino biziagoak, bultzatu egiten zuen traidorearen esklabo izatera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Niri berriz, sen atabikoa abisuka ari zitzaidan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.

"Sen moral jatorraren" edo "barruak" agintzen omen digunaren arrazoia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 24. orr.

Sen estetikoa erabat itxuragabetua eta atrofiatua du hori dioenak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 179. orr.

Ohitura edo gure izaeraren berezko sen jakin bat, beste sen batzuen antzera, engainagarria eta iruzurtia izan daitekeena bera ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

4 gogoetaren, esperientziaren edo heziketaren ondorio ez den berezko aritzea, helburu jakin baterantz diharduena. ik intuizio.

Norbere buruarekiko ziurtasuna eta sortzeko gaitasuna dira, azken baten, hizkuntza jakitearen ezaugarria, eta ezaugarri horri "sena" deitu ohi zaio euskaraz.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 132. orr.

Bere intuizioari, nire gorputzeko zein zoko nahi dudan ferekatzea jakiteko senari, zein muino atximurkatu edo miazkatu asmatzeari deabrukeria deritzot.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Senak esaten dio konspirazio baten aurrean dagoela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 48. orr.

-Detektibeei ere huts egingo dizue senak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 20. orr.

Tropoei dagokienez, ikerketa ezean senak gidatuta esan ahal izango dugu nagusi direla metonimian oinarrituriko jardunbideak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.

Osaba mediku ezin hobea zen, giza zuhurtziaz betea eta diagnostikorako sen finekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

Emakumeen sen zierto horrekin, istanteko igartzen baitiote beren enamoratuen beldur eta ahuleziari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.

Primerako emakumea dela esango nuke: elegantea, azkarra, sen handikoa...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 81. orr.

Romanen koinatuak "Ambrose" izena ikusi zuenean eta bere sen linguistikoak adierazi zionean testu guztiak frantsesez zeudela, pentsatu zuen frantziar gehienek izen negargarriak dituztela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 81. orr.

Axaleko dotorezia lehenetsiz, gu ilustratuok baino mila aldiz sen hobeagoko euskara zerabilten hiztun asko lotsarazi eta mututu ditugu.-Nire sen maskulinoa izango dun -esan zuen barrez.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 62. orr.

Teoria kuantikoak eta erlatibitatearen teoriak, beren ondorioekin, muturrez mutur jotzen dute denboraz eta espazioaz dugun sen berezkoarekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Sen berezi baten jabe sentitzen nintzen, hala ere, bizi izandakoek arriskuari aitzintzeko dohainaz jantzi banindute bezala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Injinerua gainditzen zaio arkitektoari, teknika senari, ikuskizuna arimari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Badirudi senez-edo zalantza metodikoa aukeratua duela.     «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.

5 (hitz elkartuetan, lehen nahiz laugarren adierakoak)

Abere-sen hain primario hori azaldu beharrak lotsatu egiten nauelarik ere [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.

Izan zaitez zuhurra; hazi hori orain isurtzen bada, zure abere-sen grinatsuak moteldu egingo dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 88. orr.

Hiri honek argazkilari sena, margolari sena, zerbait egiteko sena pizten dizu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

Emakumeei ama sena pizten zieagu, baina, hori bai, hortaz baliatzen ikasi beharra zagok.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.

Ama-sena sortuko zitzaiola, nonbaitetik bidalitako seinaleren batekin.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 88. orr.

-Bitxia -esan du Axenariok-, familia-sen hori artile-fardel hauen artean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.

Norbere buruarekiko konfiantza eta ziurtasun horretan oinarrituta, umearen hizkuntza sena ere garatuaz joango da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 172. orr.

Kultur sen ia biologiko hura geureganatuko dugu.     «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.

Dolar bakoitza merkatari sen handiarekin defenditzen zuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 173. orr.

Nire arrisku sena lo zegoen, nonbait, Haren nagusitasun sena ttikiagoa zen eztabaida eta kalapitarako zuen joera baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Talde sena sendotzeko balio dute, elkarte jakin bateko kide egiten gaituzte.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 248. orr.

Arazoa da umore-sen handiegia duela enpresaburuei eta ikusleei koipea emateko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 251. orr.

Bizitza atzemateko jakingura hori, hain gizakiarena den ikerketa-sen hori.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Babes bila, kontsrebazio-senez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 208. orr.

6 zentzu ona, gogo oreka.

Hamlet bere sen eta burutik horrela irtena badago, eta bera ez delarik badio egiten kalte Laertesi, ez dio Hamletek egiten kalte.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 219. orr.

Denak harriduraz sor eta lor, sena galduta bezala, mamu bat ikusten ari zirela uste zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 843. orr.

-Jakin egin nahi dut, Sonjari buruz esatera zindoazena! -egin zuen marru Dembak, sena galduta.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 51. orr.

Burua galdurik bezala agertu bagara, Jainkoarengatik izan da, eta orain geure senean agertzen bagara, zuengatik da.  Elizen arteko biblia   2 Ko 5,13

Bere senean dagoen inork ez du urlia ezezagun baten ardura hartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 213. orr.

Haur hura ez dago bere onean eta senean, haur gaixo bat da hura, bere gurasoek gaixotutako haur bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Txinatar enpresa, autoritarioa baina deszentralizatua aldi berean, familia-jakintza metatuan oinarritzen da, eta betebeharraren sen guztiz indartsu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Bere senetik aterea, presaka, ohartu gabe egin zuen etxerainoko bidea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 103. orr.

Ziur zegoen lehengusua erakarriz urdai saltzailea senetik aterako zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 187. orr.

Ni senetik kanpo bainengoen, desiraz gainezka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

Jainkoaren erregetza hots eginez eta gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketuz eta zentzugabeak zintzoen senera bihurtuz bizi izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Ez nuke esango berriro neure buruaren jabe egin eta nire senera itzulia nintzenik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Senera etorri ziren noizbait, hordialdi baten ondotik bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.

Ez dira idazleak senez eta zentzuz jokatzen duten bakarrak; hiztun arruntek ere ederki asmatzen dute sarritan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 224. orr.

7 senezko izlag

Ezin dut irudika erro errotiko sineste senezko hori gabeko pentsalaririk, ez izpiritu azkarrik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Horrek esan nahi du sexualitatea ez dela senezkoa -esaterako, txoriek habiak egiteko duten ahalmena den bezalakoa-; ez datorkigu zehaztuta ernalketa unetik bertatik, baizik eta prozesu bat da, osatzen, ikasten eta lantzen den zerbait.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Poeren kontakizunek sentikortasunari eragiten diote, haren alderdirik senezkoen eta ezkutuenari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

Senezko erreakzioa izan zen, noski, egindakoa egin eta gero ez baitzuen uste emakumea han-hemenka ibiliko zenik aldakak kulunkatzen, bolada luze batean bederen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

8 sen on zentzu ona.

Sen onak eta begi erne batzuek, besterik gabe, erakusten digutena paperera eramanez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Sarak, egoera gorabeheratsuetan ohi zuen bezala, zentzuari eta sen onari men egin nahi izan zien.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 63. orr.

Sen onari jarraiki, beraz, botere-egitura (politiko, sozial, administratibo...) berriak asmatu beharko ditugu nahitaez. eta koherenteak direlako eta oinarrizko sen onarekin guztiz bat egiten dutelako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 15. orr.

Aristoteles, horrenbeste, sen onari jarraituz, errealista da, gizatiarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Otzanegi ere ez jardun, baizik heure sen onari fida.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus