Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
semizirkulu iz zirkuluerdia.
Ministroak erakutsi zituen, esku zabalarekin semizirkulu bat eratuz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 118. orr.
Don Patricioren eskuetan globomundiaren marmolezko oina eta metalezko semizirkulua ikusten nituen, munduaren beraren muga eta koloreak buelten abiadarekin borratu baitziren. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.
Badia osoaren inguruan, muinoek eginiko semizirkulu zabal bat ostertzean galtzen diren izurduretan, Larrun mendiaren mende. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 117. orr.