Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baal, Antzinako herri semitikoak zituen oparotasunaren jainkoetako bat zen, hebrearrek jainkoaizuntzat zeukatena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.
Baziren, azkenik, afgano azal-ilunak, arabiar ederrak, arraza semitikoen eite antzinakoari eusten ziotenak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 256. orr.
Erlijio semitikoa dugu, odol semitikoa dugu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.
Esango dugu sintaxi mota honek zerbaiten argitzen digula pentsaera semitikoa? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 276. orr.
Bi eratako gizakiak daudela Espainian, ikuspegi moraletik begiratuta: gizaki mota iberikoa eta semitikoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.
-Nola ageri den pikaro semitiko sail horren sen praktikoa! -esan zuen Iturriozek-. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.
Hizkuntza semitikoek aldaketa fonetiko gutxiago jasan dituzte beste hizkuntza batzuek baino, eta kontsonanteek hobeto iraun dute bere hartan hizkuntza multzo horretan, beste batzuetan baino. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.
Hizkuntza afrikar eta semitikoetako "hots enfatikoa". «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.
Erro semitikoek antzeko ezaugarriak dituzte, baina nabarmenagoak oraindik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 229. orr.
Semitikoari jarraituz, ohar gaitezke hiru kontsonanteen "legea" ez dela hizkuntza familia horren ezaugarria bakarrik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.
Berdin gertatzen da, eta hein handiagoan oraindik, bokalekin semitikoan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.