Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Irudien semiotika bat osatzeko ahaleginak egin diren guztian, semiotika ikoniko bat baizik ez da egin orain arte"; irudia mimesi bezala hartzen duen semiotika bat, esan nahi dute artikuluaren egileek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.
Zeren liburu honetan gauza asko baitago: filosofia pixka bat, poesia, narratiba, saiakeratxoak, aitormenak, semiotika, Euskal Herriko gatazka konpontzeko errezetak... Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.
Ez al dira Saussuren aurrekoak Pierce eta bere semiotika, Arnauld eta Lancelot eta euren zeinuari buruzko azterketa klasikoa, estoikoak eta adierazlearen teoria-sail berean eta aurrekotasun modu berean? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 163. orr.
Moda mundua doluz jantzia dago, noski, eta gertaera triste honek zer esanik franko emango du hurrengo semiotika ikastaroetan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 79. orr.