Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
semiolinguistika (orobat semio-linguistika) iz linguistikaren adarra, semiotika kontuan hartzen duena.
Irudiak berez eta ezin banatuzko moduan lotzen ditu bi funtzio psikologiko hauek; besteren artean [...] errealitateari buruzko jakintza forma kodetuan bideratzen du nahitaez ("kodetu" hitza semiolinguistikak ematen dion zentzuaren oso antzera hartuta, oraingo honetan). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.
Irudi oro, nahi den bezain analogia "perfektua" izanagatik ere, egiaz erabiltzen eta ulertzen denean, azken finean hizkuntzan oinarritzen diren gizarte-konbentzio batzuen arabera erabiltzen eta ulertzen dela azpimarratzea zen, batez ere, Metzen asmoa (horretan garbi ageri da semio-linguistikaren oinarrizko postulatuetako bat). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.