Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
semantikoki 1 adlag semantikaren aldetik.
Zentzuak ahalbidetzen die izen hutsei (erreferentziarik ez duten ize-nei, alegia) semantikoki baliagarri izatea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.
Perpaus gramatikalak, semantikoki esangura dutenak dira. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.
2 (logikan)
Bi formulak baliokideak badira, semantikoki propietate berdinak izango dituzte. Logika bat osoa izango da (sistema batentzat) semantikoki ondorioztatzen dena sintaktikoki ere ondorioztatzea posible denean. Zuzentasuna honela definituko genuke: logika batentzat sistema formal bat proposatzen denean, sintaktikoki ondorioztatzen dena sistema horretan semantikoki ere ondorioztatu egin behar da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.