Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Komunikazioan heztea" irakasgaiaren helburua ez da kazetariak sortzea, baizik eta, gaztetxoenek masa-hedabideen bitartez jasotzen duten mezuaren jabetze selektiboa ahalbidetzea. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 124. orr.
Protekzionismo selektibo batek [...] zergez salbuesten zituen industria-eraldaketarako behar ziren lehengaiak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.
Betiere selektiboa da oroimena, nahi duena gomutan hartu eta nahi duena ahazten du. Berria - Gaiak 2004-05-05
Artikulu eta liburuetan bibliografia selektiboagoa etorri ohi da, testuan esplizituki aipatzen diren liburuak bakarrik sartzen baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 374. orr.
Ordura arte ETAren ekintzak oso selektiboak izan ziren, gaur ulertezina iruditzen zaigun arren borroka armatu on eta txarraren artean bereizten baikenuen. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 31. orr.
Atzerriko enpresek Errusian inbertitzeko konfiantza ahuldu daiteke araudia betetzerakoan gobernuak irizpide selektiboak erabiltzen dituelako. Berria - Ekonomia 2004-07-11
Zerbaitek esaten dit ez naizela sadikoa; esan dezagun, normalean, sadiko selektiboa naizela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.
Israelek 'eraso selektiboak' egiten segituko duela berretsi du; Gazan bi ekintzaile hil ditu tiroz. Berria - Mundua 2006-02-25
Israelgo Armadak gutxienez hiru palestinar hil eta hainbat zauritu zituen atzo Gazan, hilketa selektiboetan. Berria - Mundua 2004-02-29
Potzoloren gorreria selektiboa: sekula ez nire punttak entzuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.
BAMek hondakinen bereizketa selektiboa sustatzeko kanpaina abiatuko du. Berria - Euskal Herria 2006-03-01
Ez dute hondakin organiko ugari sortzen dituztenen zabor bilketa selektiboa egiten, ez dute beharrezkoa den konpostgintza planta eraiki, ez dute zaborra jasotzeko inolako aterik ateko zerbitzurik jarri. Berria - Euskal Herria 2006-02-03
Herritar bakoitzak modu selektiboan 81,88 kilo zabor bildu zuen iaz. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
eraso selektiboak (5); hilketa selektiboak (12)