Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sekurokrata iz adkor seguritate zerbitzuetako kidea.
Londresko sekurokraten eta ikertzaile politikoen ordezkaria besterik ez den batzorde antierrepublikanoaren lana. Justizia arloan, aldiz, bi lege proiekturekin gabiltza, eta orain botere transferentzia egitea geratzen da; sekurokraten eta inteligentzia zerbitzuen eskutik kendu eta herritarren ordezkarien esku jartzeko, Ostiral Santuko Akordioak zioen bezala. Berria - Mundua 2006-02-02
Zer dakite IMCko kideek hitz egin nahi dutenari buruz? [...] Armagh hegoaldeko zokoei buruz? ezer ere ez, espiek eta sekurokratek esaten dietena besterik ez. Berria - Mundua 2006-02-03