Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sekulartu, sekular, sekulartzen 1 da/du ad sekular bihurtu. ik sekularizatu.
Kritiko agertzen da konpromisoa eta fedea eskatzean oinarritzen diren kanpaina erraldoi binkulanteekin; gizartea sekulartuz doan bitartean, liturgien estetika eta izaera gordetzen baita, demagun, Bai euskarari moduko kanpainetan. Berria - Kultura 2004-07-03
Natura hori Jainkoa bera zen "sekulartuta", esan ohi den bezala Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 135. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Esan daiteke nahasmendu horren lokatz artean mugitu dela askotan pentsamendu sekulartua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.