Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sekuestratu, sekuestra, sekuestratzen du ad bahitu.
-Baina zer egin nahi diguzue: sekuestratu? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 189. orr.
Gizon-emakume horiek zahar bat daukate hor barruan lotuta, sekuestratuta, eta orain berarekin zer egin ari dira eztabaidatzen, beren ezkutalekua deskubritu duenez gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 119. orr.