Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sekuentziatu, sekuentzia(tu), sekuentziatzen da/du ad sekuentzietan zatitu.
2000. urtean giza genomaren segida aletu edo sekuentziatu dela iragarri zen, eta gero eta nabariago agertzen da prentsan eta komunikabideetan medikuntza genomikoa panazea berri gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Adibidez, 21. kromosoma hau da txikiena, eta sekuentziatu ahal izan den bigarrena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.
Orain, genoma ia osoa sekuentziatuta egonik, egin daitezkeen estimazioak askoz ere zehatzagoak dira. Berria - Gaiak 2004-10-22
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)