Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertzepzioaren helburua ikusmenezko munduaren ebaluazio-eskala bat ematea da nolabait Gibsonentzat [...]; mugimendua eta sekuentzialtasuna -eta, horrenbestez, denbora- funtsezkoak dira pertzibitzen den munduaren oinarrian dagoen espaziozko eskala hau eraikitzerakoan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.
Zinematografiako muntaketaren oinarri berean oinarritzen da elkarketa hori -metaketatik hurbilago baitago, Eisenstenen iritzian, printzipio hori sekuentzialtasunetik baino. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 220. orr.
Horrelako margolanak irudi-sekuentzien parekoak dira, Rudolf Arnheimek esan zuen bezala; hark dio, gainera, ez dela nahasi behar sekuentzialtasuna eta mugikortasuna. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.