Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sektarismo (7 agerraldi, 2 liburu eta 5 artikulutan) iz doktrina edo ideia baten alde fanatikoki egiten duen pertsonari dagokion portaera edo nolakotasuna. ik sektakeria.
Hizkuntza ez erabiltzea tentsio politikoaren hornigarri; ahalegintzea, joera demokratikoak lagun, sektarismoak baztertuz, bere oinarria zabaltzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 122. orr.
Era berean, PPren «moduak eta sektarismoa» kritikatu zituen, negoziazioa baztertzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Batzuetan hizkuntza gutxituei atxikitutako kultura txikiek sektarismo dogmatiko ikaragarria erakusten dutela, kanon orokorrak ezartzen duena baino gogorragoa inondik ere. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Zergatik hainbeste sektarismo egitasmo baikor baten kontra? Berria - Kultura 2004-03-03
Felipe Puig bozeramaileak hirukoari «sektarismoz aritzea» salatu zion. Berria - Mundua 2004-05-14