Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sekretismo iz egitekoak eta gorabeherak isilean atxikitzeko joera.
Sekretismorik gabe baina diskrezioz landu behar dugu bidea. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Paradoxa, disidentzia, sekretismo eta ezjakintasun guztien gainetik, erantzukizuna exijitzen dio, erabakiak hartu beharra. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 40. orr.
Mitxoletaren egoeraren inguruan nolabaiteko sekretismoa hedatu bazen ere, andereñoek esanda jakin genuen oso noizbehinka hitz batzuk esaten zituela, behintzat. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 7. orr.
«Sekretismo osoz» jokatu izana leporatu zioten eta eztabaida publikoa isilaraztea. Berria - Euskal Herria 2004-07-15