Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Seko beldurtuta dago, laster berrogei urte beteko dituelako. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.
-Maiteminduta dago, seko maiteminduta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.
Apur bat desorientatuta ez, seko galduta. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 93. orr.
-Seko burutik, nor den ere ez zekik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 93. orr.
Burutik seko jota zaude. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 37. orr.
-Hi seko erotuta hago, ezta? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.
1719an, Valladolid hirian Pisuerga ibaia seko izoztuta egon zen hamabostaldi osoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Zorionez, Lepic andrearen begiratu izoztupean, seko isildu da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 63. orr.
Seko ergeldu zait Kerli hau! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 230. orr.
Ondoko harri batean eseri eta burua seko hustu zait. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 99. orr.
Orduan seko gelditu zen, eztul egin zuen, zuzendu zuen panamazko kapela, gure begiei itzuri egin, eta buelta emanda bere eserlekura abiatu zen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.
Mael bertan seko gelditu zen eta eskuaz keinu misteriotsu bat marraztu zuen airean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.
Beharbada ez dio ezer esango, txarrenean seko aspertuko du. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.
Eguraldia seko aldatuko da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.
Seko ergela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.
Sinets iezadazu, seko itxura osasuntsua zeukan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.
Gure aita erbikume bat laurogei metrora seko uzteko gauza zelako. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.
Frankotiratzaileek bala gaizto bat nahikoa zuten gidaria seko uzteko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.
Zakur bat atera zitzaien, baina zaunka hasteko astirik ere ez zuen izan, makilakada batek berehala utzi baitzuen seko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.
Ez zaizu gustatuko tiroak pum pum entzun eta hegaztia seko erortzen ikustea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.
Itsua seko geratu zen espaloiaren gainean, uso grisak odol arrastoaren inguruan mokoka zituela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 94. orr.
Perretxiko naturalegiak janda bertan seko gelditzea baino gauza naturalagorik ez dagoela kasik ezer. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.
Natxo, ordea, seko dago, burua bolante gainean, besoak alde banatara zintzilik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 26. orr.
Basurtura gabe seko gelditu zitzaien anbulantzian bertan; seko, txoritxo baten modura. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 126. orr.
-Ibai hotzera salto egin zian, bai, salto [...] ipurdia gora, eta, ene!, hantxe geratu zuan, bertan seko. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.
· Gainera, zuek bezalako ehiztariek ez dute ehizakia zauritzen: seko akabatzen dute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 34. orr.
Bere ama derrepentean seko hilda geratuko zela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.
Francoren soldaduek harrapatzen zituztenak seko garbitzen baitzituzten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 69. orr.
Nire ohera jo beharrean, auskalo nola, Tetrako besaulkian amaitu nuen; erosoa-edo zela erabaki eta, kontzientzia handirik gabe, hantxe geratu nintzen seko. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.
Halako batean seko gelditu zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 108. orr.
Orduan nik ezkerrez desbideratu eta eskuinez jo eta seko utzi dut. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 164. orr.
Gauez lo seko egiten baitut. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 241. orr.
Eta bera nire ondoan, aingerutxo bat bailitzan, lo seko. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 29. orr.
-Lo gelditu zen, lo seko, nik baino hobeto egiten zuen eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.
Bainuontzian etzanda lo seko dagoela. elkarren ondoan lozakuen gainean lo seko jarraitzen baitzuten. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.
Barruan, ozta-ozta ikusten zela, mutikotxo bat zegoen, seko lo. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.
Otsailekoa, lurra seko lo dagoenekoa, ama lurrari dedikatzen zioten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.
Bestea ez da mugitu ere egin: ezkerrez desbideratu du, eta muturreko gaizto galanta eman dio eskuinez, hainbesterainokoa non txapeldunak ohe-bagoia hartzen baitu: hau da, bidaian lo gelditu eta lo seko erortzen da borroka-uztaitik behera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.
· Azkenik nire esku utzi zidaten denbora zelan eman, eta, batez ere, seko lo egiten. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 178. orr.
Barbituriko dontsu horrek lasai eta seko lo eginarazten dit. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.
Igandeetan seko egiten zinan lo. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 95. orr.
"(Euskal) filologoak eta filologo-euskaltzainak lo ederrean daude, ametsetan, seko", oroitarazten digu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 174. orr.
Eta aire pixka bat balitz Itzalpean pausatu gara eta seko lokartu dira bi holandesak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.
Autoan sartu orduko, ene gorputza bota nuen tanpalahara atzeko aulkien gainera eta seko lokartu nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.
bertan seko gelditu (4); jo eta seko (4); lo seko (35); lo seko geratu (7); lo seko geratzen (5); lo seko zegoen (3)
seko erotuta (3); seko gelditu (19); seko gelditu zen (11); seko gelditzen (3); seko geratu (13); seko geratu zen (6); seko geratzen (6); seko hilda (6); seko hoztuta (3); seko isildu (3); seko izoztuta (3); seko jota (3); seko lo (22); seko lo egiten (3); seko lo zegoen (4); seko lokartu (4); seko maitemindu (4); seko moztu (3); seko utzi (8); seko utziko (6); seko zegoen (3)