Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
seiurteko iz Espainiako unibertsitate sisteman, ikerlarien lana saritzen duen soldata-osagarria, sei urtean behin ematen dena.
Hola sortu ziren "seiurteko" izenarekin ezagutu ditugun soldata osagarri berezi batzuk: lana egiten duen ikertzaileak osagarri horiek eskuratzeko aukera du harrezkero. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 123. orr.
Hiru eragile horietan oinarritu da seiurtekoen sistemaren arrakasta. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 123. orr.