Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
seiscientos iz Fiat eta Seat markako automobil txikia.
Garaia duk, ilehoria, eta "seiscientos" berde bat erabiltzen dik, gorriz tapizatua, Bilboko matrikula daukana... Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 103. orr.
Ez al zara konturatzen seiscientos bat zarela kamioi baten aurka egin nahirik? Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 32. orr.
Automobilak miatzen dabiltza; seiscientosak batez ere. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.
Eta Zabaleta, seiscientos baten gurpil estalkia koilaratxoekin jotzen zuen lagun batekin! Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 62. orr.