Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han zebiltzan eurak, bonbaz txikitutako hirietako hondakinen artean alderrai neguko hotzak zapalduta, basoetan janari bila azterka, umeak bakarrik, umeak bikoteka, umeak taldeka, launaka, seinaka, hamarnaka, piltzarrak oinen inguruan bildurik oinetakoen ordez, haien aurpegi zargalduak lokatzez zipriztinduak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.
Ur gainean dabiltzan lazunei begiratu die; hortxe daude, banaka, hirunaka, seinaka... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.
Seinaka egin zituen jasoaldiak, baina azkenekoan 14 egin zituen; guztira, 80 jasoaldi. Berria - Kirola 2004-11-02
Gero, hamarka, seinaka edo launaka eramanarazten zituen bi mendien artean gordea zegoen baratze miresgarrira iratzartzen zirelarik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 28. orr.
Seinakako multzotan hiru emakumek eta hiru gizonek egon behar zuten, errenkadan, zerrenda osatu artean-. Berria - Harian 2005-04-29
Haren atzetik hamabi zaldi gorri-beltzak zihoazen, seinakako ilaretan, sei orain eta sei gero. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.
Gauza bitxia zen, alegorikoa ematen zuena, neskatxoak lasterka eta oihuka jolasean ikustea, eta aldi berean fraideak bost edo seinakako ilaratan patioari jiraka. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.