Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sehaska 1 iz haurrentzako ohe txikia, eskuarki kulunka daitekeena.

Neskak sehaskan utzi zuen berriz umea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 143. orr.

Badakizu Jose negarrez dagoela sehaska alboan?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.

Biolina mahai gainean tentuz eta maitasunez jarri zuen, ama batek umea sehaskan bezala-.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 60. orr.

Haur zurien sehaskari eragitera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 346. orr.

-Sehaskan ito behar nian-eta!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.

Herio haur bat sehaskatik hartzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Haurtxo bat ikusi zuen sehaskan etzana hilik, eta santuak, harengana hurbilduz, lozorro batetik bezala iratzarri zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Aspaldi galdutako anaia zenuela, behinola ijito batzuek sehaskatik ebatsitakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

Ohe-armairuak eta haurren zurezko sehaskak sukalde pribatuan zeuden.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Platanondo, zumar eta ezkien adaburuek, berriz, zabuka segitzen zuten sehaska erraldoi batzuk balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

Sehaska horiek oso zurrunak izaten dira, eta haurra sehaskaren erdian lotzeko uhal bat izaten dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Kantu bat sehaska hutsari.  Berria - Kultura   2004-09-22

Liburuzaleen giroan, inkunable esaten zieten halakoei: "sehaskako" obrak, 1500 urtea baino lehen inprimatuak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

Horregatik, esku bigunaren leuna erantsi behar diote beren kargu-itzalari, handizkien sehasketan hazi ez direnak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.

2 irud/hed

Emakumearen sabelean sehaska bat dago beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 81. orr.

Itsasoa ez zitzaigun bidaia hartan haserretu [...] eta, hargatik, berant gabe ohitu nintzen mugimendu hartarat, goiti-beheiti eta beheiti-goiti, uraren sehaskan kulunka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Druiden artean, mihura beneragarria zen, haritz gainean sorturikoa batik bat, jainkoen agerpena zelako; eta haritza, beneragarria, jainkoen sehaska eta jauretxe bihurtzen zelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Hitzaren sehaska, beraz, badirudi Antzuolan eta Bergara aldean dagoela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 95. orr.

Lurra zen bizitza, sehaska betierekoa, munduaren osasuna.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

Kanta diezaiogun sehaska kanta bat gure herriaren sehaska hutsari: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 273. orr.

Ateismoaren sehaska Europa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 285. orr.

Beti garbi izan ezazue erlijioak despotismoaren sehaska direla.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.

Florentzia (Italia) pizkundearen sehaska izan zen XV. mendean.  Berria - Kirola   2006-01-25

Sehaskatik urruntzea ez ote da bada akulturizazioa?  Berria - Ekonomia   2006-02-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zerbait gozo eta ezti, sehaska-kanta baten antzekoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 363. orr.

Haur gaixoari bere mama goxoa eskaini bitartean, sehaska kantu bat abesten hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 63. orr.

Sehaska-kanta baten doinua erabiliko du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 185. orr.

Autobusek, trenek edo metroek [...] "sehaska-efektua" izenez ezagutzen dena sortzen dutenez bidaiariengan, [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

Lukrezioren ahotsa gure bilaketen sehaska-eragile da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sehaska izan (3); sehaska kanta (22); sehaska kanta bat (7); sehaska kanta baten (4); sehaska kantak (5); sehaska kantaren (4); sehaska kantu (5); sehaska kantuak (4); sehaska kantuen (6)

sehaskan ito (3); sehaskan lotan (3); sehaskan utzi (6); sehaskan utzi zuen (4)

sehaskara hurbildu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus