Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Seguru aritzeagatik, galdetu egin nion ea Gordon Dryer-ekin hitz egin ote nezakeen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.
Konfiantzazko lagunarekin jardungo balu bezain seguru sentitzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 227. orr.
Maindireen lauki horretan gutxienez eroso sentitzen omen ziren eta seguru, handik kanpo ez zekiten zer egin beharko zuten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 24. orr.
Zuzen dabilena seguru dabil, bide okerretik doana nabarmen geratzen. Elizen arteko biblia EsZ 10,9
Tenpluaren babespean gorde zituzten ondasunak osorik eta seguru zaintzeko. Elizen arteko biblia 2 M 3,22
Edozein lekutan seguru bizi ziren; beldur eta ardura guztietatik libre. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.
Armada faxista auzoan sartu zenean, mendira bidean, ingurua garbi eta prest zegoen, seguru kanpatzeko, eta handik kilometro batzuetara mendian gotorturik zegoen armada errepublikarrari eraso egiteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.
Ksantiko hilaren hogeita hamarra baino lehen itzultzen direnak, bakean eta seguru bizi ahal izango dira. Elizen arteko biblia 2 M 11,30
Asisa itzuli zen lasterka batean, seguru eta pozik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 743. orr.
Seme bakarra amari bezala atxiki zitzaion Hugolino jaunari, haren onberatasunaren magalean seguru atseden eta lo hartuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.
· Lasai eta seguru-ustean bizitzen uzten die Jainkoak, baina honen begiek arretaz jarraitzen haien jokabidea. Elizen arteko biblia Jb 24,23
Seguru judua dela?, galdetu nion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 90. orr.
-Seguru beldurtzeko modukoa nagoela -esan zuen Monikak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.
“Seguru“, erantzun zidan Susanak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.
-Seguru, ezta? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 149. orr.
Eta seguru Adrianek eta Josebak zerrategiko zokoren bat erakutsiko zidatela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.
Lore xorta gorri bat erregalatzen badiozu emakume bati, seguru haren hankarteko larrosa duzula gogoan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.
Irakur egitzak Txekhov-en ipuinak, seguru haietako batean xehetasun hori bera aurkituko duala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 160. orr.
-Goizegi omen seguru jakiteko, baina denak horretan zaudek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
Ez dakielako seguru hori guztia egia edo gezurra den. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 21. orr.
Bizirik ote zegoen ere ez zekien seguru. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 30. orr.
Gauza bat bederen seguru dakigu, zeuen errukiak bultzatuko zaituztela lan hau egitera. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.
Hori ere erabat seguru zakiat. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.
Ondo ikusi gabe ezin seguru esan baina, [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 185. orr.
Baina ordurako ez zuen seguru gogoratzen igela edo sugandila ote zen gelan zapaldu zuena. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 45. orr.
Esan zion emazteari: -seguru hilko garela, Jainkoa ikusi baitugu. Elizen arteko biblia Epa 13,22
Grappa, Italiatik eroan ahal nizkien guztietatik ia seguru gehien estimatuko zutena. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.
Lizzie Flemingek esan zuen Mariari suertatuko zitzaiola, seguru, eraztuna. goizean kafe kikara bat hartzea bezain arrunta izango zen, seguru. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.
Hainbeste liburu irakurri badu, seguru baietz! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.
Neuk odolez markatutakoak, hori ere seguru. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 96. orr.
Seguru eta inbidiatua sentitzen zen haren ondoan, Tarantinoren nobia bailitzan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 15. orr.
Seguruago sentitzen naiz, lasaiago neure baitan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.
Baina errege frankoek, beren botereaz seguru, ez zuten halako damurik izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 192. orr.
Bi hatz erakusleez, erritmo beti berdinean, teklak bizkor ez baina seguru sakatuz, mingaina hortz artean, ahalegin betean, zeharo kontzentratuta ari da. «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.
Aterpe seguru bila. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 23. orr.
Ondoren bide laburrago eta seguruagoa hartu zuten, eta lurmutur hartatik Sigerreraino joan ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 41. orr.
Ural mendiak gurutzatu ondoren Errusia osoa zeharkatu beharko zuen toki seguru batera iristeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.
Hala oso zoko seguru batera iritsi naiz, basoa oso itxia den lekura. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Bizibide segurua zor baitie hiritar guztiei, jana, jantzi egokia eta osasunaren kontrako izango ez den bizimodua. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.
Eta zientzia, ez ote da pesimismoaren beldurra, eta hari ihes egiteko bide seguru bat? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.
Ez zen batere lan segurua, ez nengoen eroso ordu txikietako giro hartan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.
Kontratu finkoa segurua omen duk orain. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.
Asmo sendoa hartua zuelako ihesa segurua ez zen bitartean estepan barrena ez saiatzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.
Ezaugarri guztiz seguru hauen bidez [...] Jainkoak zuregan eta zure bidez adieraziak guztiz sinesgarriak dira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.
Urrea bezain segurua zen aktibo likidoa, interesak sortzen zituena gainera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.
Oso denbora gutxi neukan muga-pausoa modu seguruan antolatzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.
· Jainkoa dugu babesleku eta indar, larrialdian laguntzaile seguru. Elizen arteko biblia Sal 46,2
Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat, zu zintudan neure babesleku seguru. Elizen arteko biblia Sal 71,7
Gauza bat segurua da: ez diegu keinuei duten garrantzia ematen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.
Gauza segurua da ez zidala erantzungo. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 265. orr.
Kontu segurua zen zaurituari laguntzen gelditzen zena ere atzeratu egingo zela, eta frantsesek biak harrapatuko zituztela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 60. orr.
Gauza seguru xamarra da, ordea, gizarte normalak berarentzat idatzirik daukan garapen pertsonalean aurrera egin ahala, misterio guztiak bidean galdu eta orain dioenaren kontrakoa esatera [...] iritsiko dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.
Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu, zuzentasuna ereiten duenak sari segurua. Elizen arteko biblia EsZ 11,18
Orriak tokiz aldatzen dira erritmo seguruaz, pasarteak eta koadroak badoaz bata bestearen ondotik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.
Berehala gogoratu zitzaidan liburu hark deskribatzen duen erritu gaiztoa, eta hipokondriakoaren gainean izan zuen eragin ia segurua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.
Irizpide hori da seguruena; neure egingo dut, noski. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Baina guztiz espero ezin zitekeena zen hura bezalako emakume segurua bat-batean aurpegia gorriz tindatzeraino asaldatzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 203. orr.
Halakoak ziren beti Oesteko heroiak, ausartak baina krudelak, seguruak baina trikimailuzaleak, arduratuak baina isilak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.
Aspaldiko ika-mikak kitatzeko erabiltzen den ahots-doinu seguruaz dio: [...]. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 228. orr.
Urruntasuna izaten da ematzeko erremedio segurua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 187. orr.
Itxaropen hau geure bizitzaren aingura tinko eta segurua dugu. Elizen arteko biblia Heb 6,19
Gauza handi, seguru eta tinko bati zaion errespetoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 207. orr.
Uztaia ez baitzen bioi helduleku segurua eskaintzeko bezainbestekoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 73. orr.
Emadazue seinale bat, segurua, bizirik utziko dituzuela nire aita eta ama. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.
Tramankulu hauek oso seguruak izan ohi dira. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.
Oharturik kirol horietako tresnak zangoari finkatzeko moldeak ez zirela hain seguruak, lotgailu sistema berri bat asmatu dute. Herria 2003-01-21
Seguruak huts egin zuen, hori da dena... Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.
Agentziak, kolpearen neurriaren arabera, seguruak ordaintzen ez duen konponketaren zatia ordainaraztera eta garajean dauden furgonetak garbitzera zigortzen ditu gidariak. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.
Marinelek apropos enkailatu zutela ur haitzetan, karga eta guzti, ontziaren armadore grekoak burdinazko tramankulu zahar hura mantendu baino nahiago zuelako seguruak ematen zituen diruak kobratu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.
Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino, Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.
Seguruena pentsatuko huen beste erremediorik ez nuela izan, behartua nintzela horretara. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.
Puf, seguruena ez du deus. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 99. orr.
Gure aitak, seguruena bizar luze hori zela-eta, "Olivetti zaharra" deitzen zion beti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 91. orr.
Hiztegian begiratzean okertuko nintzen seguruena, presagatik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.
-Plazan ibiliko da seguruena, pasieran. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.
Irudipena nuen ez ote zuen maitaleren bat han, eta, seguruena, negozioak ere izango zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.
Zer edo zer gaizki egingo dut, seguruena. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 204. orr.
Gela handi bat zen, bulego izandakoa seguruena. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.
Seguruenik badakizu zer esan nahi dizudan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 67. orr.
Detektibeok, seguruenik badakizu, ez dugu lan-ordutegirik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.
Seguruenik 1211. urtean jaio zen Pragan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.
Husainek seguruenik arrazoia zuen: bere bizimoldearekin, apenas ateratzen zuen iraunbizitzeko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.
Eta horrek, seguruenik, ez digu gauza onik ekarriko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 61. orr.
Azaldu zidanez, Juliok gogor egin omen zion Marroren kontra, seguruenik jeloskor zegoelako, edo agian drogaren susmoa ere bazuelako eta Adela hartatik babestu nahi zuelako; auskalo. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.
Familia bat bizi da hemen seguruenik edo bederen langileak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.
-Maiatzeko zenbaki berezian, seguruenik -erantzun zion Del Vallek-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 226. orr.
Eta Otero ere, ia seguruenik, hari zor zitzaion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.
Norbaitek ikusiko balu, seguruenik irribarre egingo luke. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 230. orr.
Beti iruditu izan zait literaturak ordezkatzen ziola bizitza, benetan sentitzeak edo bizitzeak beldur ematen ziolako seguruenik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.
Ordurako, Tomas gizon eskolatua zen eta apaiza seguruenik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.
Hautsak ez harrotzeko, seguruenik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 118. orr.
Laurogeitaka urte (eta gehiago, segurutik) iraun dezakeen bizi-pasaren ondoren, zer egiten du zoriontsuak? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.
Zuzentzaileak ez dauka gogoan, honez gero, nola jakin zuen hau, segurutik denborak zuzendu ez duen konfiantzazko liburu batean irakurriko zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 43. orr.
Inongo herritan jaio ez eta hiriburuan hil, alajaina!: liburuaren historia unibertsalean sartzeko moduko alea eta beste inon ikusi ez dena, segurutik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.
Inork ez zekien segurutik Hüsok zenbat urte zituen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.
Segurutik dakigu tiro egin zutenen artean zegoela Juan Astigarribia, buruzagi boltxebike ezaguna, esan zigun gobernadore jaunak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.
Ez dakit segurutik zer bilatzen ote zuen ama iharrarekin, beti han eta hemen harekin lan bila. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.
Badakik, ni hagitz segurutik beti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.
Ideien, pentsamenduaren, zientzien edo ezagutzen historia deritzen diziplinetan, euren mugez hain ez-seguruak eta euren edukietan hain zalantzatiak diren diziplinetan alegia. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.
Seguru aski bahekien hik hau... Txillardegi «Putzu», 1999 - 25. orr.
Seguru aski, denbora luzea zeraman Hannak negar-zotinka, aurpegia burkoetan sarturik, gehiago ezin eutsi izan zion arte. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.
Ulertu nian, horrez gain, zein bitxi sentituko hintzen, seguru aski, gure artean, jende arruntaren artean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.
Baina Jainkoak nahiko du, seguru aski, noizbait ni dirua itzultzeko gauza izatea. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 128. orr.
Rafa gu baino askoz ere ganoratsuagoa duzu, eta seguru aski ez zaio gizalegezkoa irudituko arrazionamenduaren kontura txantxetan ibiltzea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 141. orr.
Nagikeria hutsez egingo nuen seguru aski. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.
Ezti-usain betegarria zerion haren arropari, halvah ezti-opilarena seguru aski. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 40. orr.
Seguru asko ez. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.
Seguru asko -halaxe pentsatu zuten-, lo zeuden andreak eta haurrak bakean utziko zituzten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 59. orr.
Seguru asko izen-aldaketa transkripzio-errua da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.
Baina seguru asko, halaxe uste zuten denek, haien grebak, haien sakrifizioak, irabazia zuen saria ordurako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.
Inpresioarengatik seguru asko, pixa egin duzu galtzetan, eta agerian gelditu zaizu marka. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 121. orr.
Ordubete lehenagoko deia ere haiena izango zen seguru asko, baina nik artean ezin atenditu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 93. orr.
Handiagoak ere esango zizkion, seguru asko, emakumeak bere pistola eskuan zuela isilik jarraitzen zuen bitartean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 38. orr.
Letretakoa monsieur Nestor izango zela seguru asko, ordu arte frantsesa eman ziguna. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.
Ritaren lagunen bat izango zen, seguru asko, hura zeramana. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 108. orr.
Costaren mehatxuagatik ez balitz, seguru asko ez zitzaidan inoiz burura etorriko harresiaren trazatua errepasatzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 93. orr.
Baina zergatik eskaini diot hainbesterainoko arreta seguru asko interes handirik ez duen Tortoren eta Agustin izeneko agure armairutxoaren arteko solasari? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 261. orr.
Apal txiki batzuk besterik ez; aspaldiko artxiboren baten hondakinak, seguru asko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.
-Dirudunen bat, seguru asko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 144. orr.
Sukaldean egongo dira seguru asko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 107. orr.
Ez da esku horren laztana nahi izango duen inor seguru asko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.
Hainbat artikulu idatzi eta argitaratu nituen, gainera, tarte horretan, orain seguru askorik -ez naiz, egia esan, bilatzen saiatu ere egin baina- inongo hemerotekatan ezin aurkitu ahal izango liratekeenak. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 155. orr.
Ohikoena eta errazena egin nuen horretan ere seguru askorik, egokitzen zitzaidana. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.
Betiko seguru askorik. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 52. orr.
Seguru hago esaten ari haizenaz? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
-Ez nagok seguru, Jon. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 88. orr.
Ez al zaude diozunaz seguru? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 24. orr.
Ez nago hain seguru. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 17. orr.
Baina ez nago guztiz seguru. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 18. orr.
Seguru nago nire koinatuak oso prezio onean salduko digula. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.
Baina, egon zaitez seguru, izango dugu oraindik bakarka egoteko aukera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.
Eta, bere burua ikusirik, seguru nago handik ere ihes egiteko premia sentituko duela atzera berriz. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 186. orr.
Besterik zioen arren, seguru nago Monikak gau horretan erabaki zuela nirekin bizitzera etortzea. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.
Ni irteten naizenean seguru nago saltzaile irtirin hori nire atzetik etorriko dela, ikusiko duzu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 177. orr.
Kontakizuna amaitu zela seguru egon zenean, barre-algaraka aritu zen minutu erdi osoan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.
Oraindik ez zaude seguru ezizen berriaren kontua denek behar bezala ulertu ote dizuten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 25. orr.
Baina horretaz ere ezin seguru egon. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.
Lasai utz dezakezu hemen, seguru dago. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 182. orr.
-Hemen ez hago seguru. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 135. orr.
Etxe barruan eta zaintzaile zintzoek inguraturik bazaude ere, ez pentsa gero seguru zaudenik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 207. orr.
Loiolan ari ziren Euzko Gudarostea antolatzen, eta inon ez omen ginen han bezain seguru egongo. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.
Bilobatxo, ez kezkatu zure aitaz; hura seguru dago mendietan, eta irakiarrek ezin dute harrapatu. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.
Gu seguru gaude hirian, haragia dupinean bezala. Elizen arteko biblia Ez 11,3
-Ez, ez; hemen seguru zaude. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.
Israeldarrak ez daude seguru armak dituztelako, mendi garaietan bizi direlako baizik. Elizen arteko biblia Jdt 7,10
Gizaki edo mamurik, inor ez dago seguru! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 172. orr.
Arduradun honekin seguru zarete. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
Jeseren seme hori lurrean bizi dadin arte, ez haiz seguru izango, ez hi, ez hire erregetza. Elizen arteko biblia 1 Sm 20,31
Arduradun honekin seguru zarete. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
Gure sagua seguru dela iruditu zait. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.
Izan uste on Jaunarengan, zeuen Jainkoarengan, eta seguru izango zarete. Elizen arteko biblia 2 Kro 20,20
Irabazlearen koroa lortzeaz seguru dira, baldin eta azken erasoa egiteko abantaila lortzen badute eta aurkakoaren eraso berria jasotzera behartuak ez badaude. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 181. orr.
Seguru baita ongi ezagutzen duela bere burua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.
Ez, ni seguru naiz Iurreta, Lakua, Senpere, Garazi, Luzaide edo Goizueta aldera begira idatzi zuela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.
Horretaz seguru izaten ahal zara! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 262. orr.
-Seguru-seguru hago nire semea dela? Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.
Seguru-seguru jakin nuenean keinua niretzat zela, hurbildu egin nintzen, nahikoa harriturik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 16. orr.
Nik, adibidez, ez dakit Namibiako berri batere, ezta Afrika behealde horretan seguru-seguru non dagoen ere. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.
Hamar-hogei urte barru doinu-bilketari heltzen dionak, Joanitok baino doinu gehiago bilduko ditu seguru-seguru. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 116. orr.
· Seguru-seguru etxera eramango zaitu. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 56. orr.
bezain seguru (16)
egon seguru (7); erabat seguru (10); ez dago seguru (8); ez dakit seguru (20); ez nago seguru (24); ez nengoen seguru (5); ez zaude seguru (5); ez zegoen seguru (12); ez zekien seguru (8); guztiz seguru (13); hago seguru (5); hain seguru (33); hemen seguru (6); hori seguru (35); horren seguru (12); horretaz seguru (5)
ia seguru (31); izango da seguru (5); izango zen seguru (7); lasai eta seguru (6); leku seguru (6)
oso seguru (55); oso seguru aritu (5)
seguru al hago (5); seguru al zaude (6); seguru aritu (9); seguru aritu zen (8); seguru aski (127); seguru aski ere (8); seguru aski ez (5); seguru asko (549); seguru asko bai (5); seguru asko ez (23); seguru askorik (10); seguru baietz (8); seguru baitzegoen (8); seguru bizi (13); seguru biziko (16); seguru biziko dira (6); seguru dago (21); seguru dakit (8)
seguru egon (30); seguru egongo (11); seguru egoteko (6); seguru esan (8); seguru eta lasai (5); seguru ezetz (6); seguru ezin (6); seguru gaude (12); seguru hago (9)
seguru ikusi (7); seguru jakin (17); seguru nago (149); seguru nagok (20); seguru naiz (8); seguru nengoen (24)
seguru seguru (12); seguru sentitzen (18)
seguru zaude (27); seguru zegoela (5); seguru zegoen (55); seguru zekien (6); seguru zer (8); seguru zeuden (5); toki seguru (5)
zaude seguru (7)
bide segurua (9); erabat segurua (5); ez da segurua (17); gauza segurua (38); gauza segurua da (15); guztiz segurua (6); hain segurua (6); ia segurua (9); ibilera segurua (6); kontu segurua (9); leku segurua (7); obra segurua (7); obra segurua dela (5); oso segurua (10); segurua baita (5); segurua da (64); segurua dela (24); segurua izan (9); segurua izango (5); segurua kendu (6); segurua zen (16); sexu segurua (5)
seguruago egongo (11); seguruago sentituko (7); seguruago sentitzen (11)
seguruagoa da (13)
seguruagoak dira (6); seguruagoak direla (5)
oso seguruak (12); seguruak direla (5); seguruak izan (6)
leku seguruan (8); toki seguruan (8)
biderik seguruena (5); lekurik seguruena (7); obrarik seguruena (5); seguruena da (7)
bide segurutik (6)
ia segurutzat (5); segurutzat jo (11); segurutzat jotzen (14)