Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
segurtasunburu (orobat segurtasun buru) iz segurtasunaren buru dena.
Arafatek Al Majaide ezarri du berriro ere PANeko segurtasunburu; gainera, segurtasun indarrak hirura murriztu ditu. Berria - Mundua 2004-07-23
Omar 'mula' buruzagi talibanaren segurtasun burua atxilotu dute. Berria - Mundua 2004-12-15
Segurtasun buru batek zabaldu zuen M-11ko lehergaia Titadyne zela. Berria - Mundua 2004-07-09
Hartu nuen, eta zortzi-zortzietan iritsi nintzen elkartu behar genuen puntura, segurtasun-burua arratsaldero edatera joaten zen jatetxearen aurrera. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.
Aurrera egingo du bihar Mariano Merino Langraizko (Araba) espetxeko segurtasun buru ohiaren kontra abiatutako auziak, ustezko sexu jazarpenengatik. Berria - Harian 2005-09-25