Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

segurtamen 1 iz zalantzarik ez duenaren, oker egoteko inolako beldurrik ez duenaren gogo egoera. ik segurantza 3.

Segurtamen gabeko jendea idekia dateke, duda ez da traba, atea baizik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 71. orr.

Haren mintzoak salatzen zuen zer segurtamen eskasa zuen erraten ari zenaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Segurtamen osoa zuen ezen bere laztana munduan zenik eta gazterik pertxentena zela, eta ez zuen horren zalantza izpirik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Beti ukanen ote dugu segurtamen osoa "bio" ekarria dena errealki halakoa dela?  Herria   2001-10-04

Ez zezakeen segurtamen osoz erran sartu ziren haiek berak ote ziren, baina itxura guziak bazituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 99. orr.

Zer zela eta segurtamen irmo hura?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 204. orr.

Gizonak larrutik ordaindu beharko zuen bere segurtamen lotsagabea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

2 segurantza.

Goxoan ziren bata bestearekin, inguruan janari eskasa eta segurtamen eza sentiturik ere, eta hortaz poztu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Ez zaitu gehiago izitzen, baina ezin erranezko segurtamen, atsegin batez betetzen zaitu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Zu, pobre buru-ahul gisa begiratzen zaituzte, salbu neurekin zabiltzanean, bikoteak segurtamen soziala ekarriko bailuan!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

Segurtamen hori gabe, ez direla berriz lanean hasiko mehatxatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-02-14

3 (hitz elkartuetan)

Neskak [...] galdeak, dudak, segurtamen izpiak, erantzunak, hipotesiak eta anitzetan ondorio hutsalak zizelkatzeko gai zen alimaleko irrati bat zeraman kolkoan, ahots etengabe bat, lotarako bakarrik isiltzen zen murduka zurrun bat, menturaz ametsetarik eleka ari zitzaiona.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 333. orr.

Erne egon baitira haatik hango segurtamen zaintzaleak.  Herria   2005-11-24

Auto eta kamiun bonbadunen alderako beldurra dute manera berezi batez salatu hango segurtamen zerbitzuek.  Herria   2004-07-05

ONU ko Nazioneen Segurtamen Kontseiluak agurtu ditu holako urratsak bake jestu bezala, hala-nola Pretoriako akordioek galdegina zuten bezala.  Herria   2005-06-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus